Itxaso txukun Euskal Herrikoan


Pasa den asteburuan Itxaso Iparragirre taldeko alebina Euskal Herriko Txapelketan lehiatu da, Tolosako Usabal kiroldegian. Bertan larunbatez bakarrik lehiatu da eta goizeko eta arratsaldeko saio banatan bina proba burutu ditu.

Larunbat goizean lau estiloetako 100 metrokoan eta bizkar estiloko 50 metrokoan lehiatu zen Itxaso. Lehen proban 1:25,77 eginda 19garren sailkatu zen. Bigarrenean aldiz, 38,16rekin marka pertsonala hobetuta 16garren izan zen.

Larunbat arratsaldeko saioan beste bi proba izan zituen: bizkar estiloko 200 metrokoa eta lau estiloetako 200 metrokoa. Bietan marka pertsonalak egin zituen Itxasok. Bizkar estilokoan 2:55,73 eginda 14garren sailkatu zen eta lau estiloetakoan aldiz 19garren, 3:03,18 eginda.

Azken txapelketa amaituta ondo merezitako oporretan da jada Itxaso.
Zorionak egindako txapelketagatik!





Iruzkinak