Lehiaketa ona izan zen Oñatin ospatutako Gipuzkoako Udako Saria

Gutxienekoak, marka pertsonalak eta domina sorta etxeratuta itzuli ziren gureak Oñatitik

Larunbatean, VII. Gipuzkoa Open Sarian parte hartzeko aukerarik izan ez zuten taldekideak, Oñatiko kiroldegian izan genituen Gipuzkoako Udako Sarian lehian. Bertan Amaiur Iparragirre, Kimetz de la Cruz, Ane Meyer, Mayi Gorostegui, Nora Miguelez, Nille Becerra eta Laida Guerrero izan ziren eta marka pertsonal mordoa ezartzeaz gain, podiumean egoteko aukera ere izan zuten gureek.

Lortutako marka pertsonalak honakoak izan ziren:
  • Amaiur Iparragirrek 100 tximeleta proban 1:25.72an eta 50 librean 32.35an utzi zituen bere erregistro berriak.
  • Kimetz de la Cruz-ek bizkar erako probetako hobekuntza erakusten jarraitzen du, 100 metrokoan ia 3 segundu jeistea lortu zuelarik (1:07.87) eta gainera, Euskal Herriko Udako Txapelketarako hirugarren gutxienekoa eskuratu zuen.
  • Ane Meyerrek bi probak hobetu zituen: 200 libre (2:47.15) eta 50 libre (32.69).
  • Mayi Gorosteguik lau estiloetako 100 metroko proba hobetu zuen 1:23.93 eginez.
  • Nora Miguelezek 1:31.37 denborarekin, tximeleta erako 100 metroko probako marka berria ezarri zuen, Gipuzkoako Udako Txapelketarako gutxieneko denbora eginez.
  • Nille Becerrak 50 libreko erregistro pertsnal berria 33.56an utzi zuen.
  • Laida Guerrerok erregistro berriak 100 librean (1:24.47) eta 100 bular proban (1:45.60) ezarri zituen.
Dominei daokienean, infantil kategorian bakarrik banatu ziren eta denera bost izan ziren gure taldekideek lortutakoak. Amaiur Iparragirrek 100 tximeleta proban bigarren postua lortu zuen zilarrezko domina leporatuz, Nora Miguelezek proba berean eta lau estiloetako 200 metrokoan brontzezko domina bana eta Kimetz de la Cruz-ek igeri egindako bi probatan urrezko dominak, podiumaren gorenera igotzea lortuta.

Azkenik, aipatzekoak dira kategoria honetako erreleboetan lortutako emaitzak: libre erako 4x50 metroko erreleboan hirugarren postua lortu zuten gure neskek (Mayi Gorostegui, Ane Meyer, Amaiur Iparragirre eta Nille Becerra) eta distantzia berean baina lau estiloetako erreleboan berriz, laukote berberak, bigarren postua.

Asteburu honetan zita berezia izango dugu taldekide guztiek Lasarten; Larunbat arratsaldean Lasarteko XXXIII. Sarian, Pertsonen Sarian, parte hartzen izango ditugu, Lasarte-Oriako "Maialen Chourraut" Udal Kiroldegian. Etxean antolatutako txapelketa izanda, badakigu gogoz arituko direla!

Zorionak denoi lortutakao emaitzengatik!! BRNPWR!!




Iruzkinak