Nahiak World serieetan eskarmentua pilatzen jarraitzen du


Joan den astean, Nahia Zudaire gure taldekidea Limogesen izan da, Para Swimming World Series - Limoges etapa berri batean lehian. Bertan hiru probatan lehiatu da: 50, 100 eta 400 libreetan.

100 librean, goizeko kanporaketa serieetan B finalerako sailkatu zen 1:11,66 eginda. Finalean, 1:10,94ko marka egin zuen eta bigarren postua lortu zuen, bi lehiakide gehiagorekin berdinduta.

50 metroko estilo libreko proban, goizeko serieetan egindako 33,84arekin, berdinketa hautsi behar izan zuen arratsaldeko finalari begira. Berdinketa hauste horretan 33,71 egin zituen, baina ez zuen balio izan finalerako sailkatzeko.

Azkenik, 400 librean Nahia finalerako sailkatu zen 5:15,61ekin, finalean erregistro hori 5:11,58rekin hobetuz eta laugarren postuan sailkatuz.

Txapelketa honetan Nahiak ezin izan du marka pertsonalik hobetu, baina proba ona da Pariseko PPJJei begira.

Zorionak Nahia!




Iruzkinak