Itsas-zeharkaldien hasiera

Master taldeko igerilariak hasi dira itsas-zeharkaldiekin eta atzoko egunean festa izugarria izan zuten Getaria-Zarautz zeharkaldian!

Uztailan sartu orduko, udan ohikoa izaten den itsas-zeharkaldien denboraldia hasi da eta gure taldeko Masterrak martxan dira jada! Oraingoan ohi baina beranduago hasi dira parte-hartzen baina hiru hitzordutan izan dira gureak eta oso gustura dabiltza, hurrengo hitzordua noiz izango duten esperoan.

Hasteko, uztailaren 13an, Manu Santos Ondarroako XXXVIII. Igeri Itsas-Lasterketan izan zen eta 1600 metroko distantzia egiteko 28 minutu eta 30segundu behar izan zituen; pozik bukatu zuen proba.
Hurrengo egunean berriz, Manu Santos berak eta Asier Gorostegi taldekideak, V. San Anton Biran parte hartu zuten. Zeharkaldi honetan Getariako Gaztetape hondartzatik arratoia inguratuz Malkorbe hondartzarainoko ibilbidea egiten da baina egun hartako itsasoaren egoeraren ondorioz, Malkorbe hondartzako badia barrualdean egitea erabaki zuen antolakuntzak. Hala, Asierrek 29 minutu eta 30 segundutan osatu zuen ibilbidea, 94. postua eskuratuz eta Manu berriz 34:21 denboran helmugaratu zen.

Azkenik, atzo, uztailaren 28an, Getaria-Zarautz zeharkaldi ospetsuaren 52. edizioa ospatu zen eta bertan, gure taldeko hamar igerilari izan ziren, talde-giroan egun paregabea pasaz: Igor Amantegi, Miren Bardaji, Susana Cabezudo, Asier Gorostegi, Laura Igea, June López, Juan Vivente Martín, Manu Santos, Miren Sarobe eta Itsaso Tolosa. Aurreko urtean June Lópezen kasua izan zen bezala, aurten junior kategorian dagoen Miren Saroberen itsas-zeharkaldietako estreinaldia izan da eta Master taldeko igerilarien goxotasuna baliatu du esperientzia berri honetarako. Denetan azkarrena Juan Vicente Martín izan zen 43:41 denborarekin, beteranoen A2 kategoriako 3. postua eskuratu zuelarik. Honakoak izan ziren gainontzekoen denborak:
  • Miren Sarobe 45:22.
  • Itsaso Tolosa 46:52.
  • June López 46:55.
  • Miren Bardaji 47:01.
  • Igor Amantegi 48:30.
  • Laura Igea 51:26.
  • Asier Gorostegi 52:26.
  • Manu Santos 1:04.35. 
  • Susana Cabezudo 1:05.10
Itsasoa bizi ibili zen eta hasieran iritsi zirenek olatu batzuk ere izan zituzten; horren ondorioz, denborak aurreko urtean baina mantsoagoak izan ziren baina hala ere, den-denek oso gustura bukatu zuten, esan bezala, goiz polit bat elkarbanatuz.

Urte osoan egindako lanak bere fruituak eman dituela ohartzen ari gara eta oso argi geratu zaigu, lan horri esker itsas-zeharkaldiez gozatzeko aukera paregabea baitugu eta hori bezalakorik ez dago! Aupa zuek, zorionak eta segi ezazue horrelako esperientziez gozatzen! 

Hemendik aurrera ere, beste hainbat zeharkalditan ikusiko ditugu gureak; beraz, animo asko denoi! BRNPWR!




Iruzkinak