Nahia txukun Ordizian


Pasa den asteburuan Nahia Zudaire taldekidea Ordizian izan da, Euskal Herriko Txapelketa Nagusian lehian. Bertan lau probatan lehiatu da: 100, 200 eta 800 librean eta 100 bular proban.

Estilo libreko 100 metrokoan 1:12,19 egin zuen Nahiak, 200 metrokoan 2:36,98 eta estilo libreko proba luzeenean, 800 librean, 10:34,09. Bular estiloko 100 metrokoan berriz 1:34,00 egin zuen Nahiak. Marka pertsonalik ez zuen lortu Nahiak baina bular estiloko 100 metrokoan 1:32,79an duen bere onenetik gertu lehiatu zen Majori kiroldegiko igerileku luzean.

Parisen izango diren Paralinpiar Jokoetara begira, berriro ere uretan lehiatzeko aukera izan zuen honela Nahiak, lehiaketan azken sentsazioak jaso eta epe laburrera izango duen hitzordu garrantzitsura begira azken ukituak egiteko.





Iruzkinak