Martxan da 2024/2025 denboraldia


Atzo hasi genuen 2024/2025 denboraldia
ilusioz eta gogoz beterik. Lasarte-Orian eta Andoainen denboraldiko lehen eguna izan zen eta bai Adrianek eta Intzak, zein haur eta gazteek elkar ezagutzeko eta ziklo berri honi ekiteko aukera izan zuten.

Gogorarazi nahi dugu izen-emateak irekita jarraitzen duela eta, hala nahi duenak, informazioa lortu eta hurrengo edozein ataletan izena eman dezakeela dagokion esteka sakatuz:
Atal horietako edozeinetan irailean zehar izena ematen dutenek ez dute alta-kuotarik izango (urriaren 1etik aurrera aplikatuko da).

Master taldeak urriaren 7an hasiko ditu entrenamenduak. Kasu horretan, alta-kuota azaroaren 1etik aurrera aplikatuko da.



Iruzkinak