Pasa den larunbatean, azaroaren 16an, Gipuzkoako Neguko Ligako 2. jardunaldia ospatu zen Hernanin. Bertan gure taldeko 15 igerilari izan ziren lehian: Ander Martínez, Laida Guerrero, Nora Miguelez, Ane Meyer, Ixsaso Iparragirre, Amaiur Iparragirre, Mario Amantegi, Oihan Matute, Ibon Elola, Irati Etxeberria, Mayi Gorostegui, Alba Escribano, Miren Sarobe, Garazi Etxeberria eta Iker Gorostegui.
Entrenamenduen hasieratik bederatzi aste pasa diren honetan, entrenamenduen eta proben maila igo genuen jardunaldi honetarako. Aukeratutako banakako probak lau estiloetako 400 metrokoa, 200 librea, bular estiloko 200 metrokoa, bizkar eta bular estiloko 100ak eta tximeleta erako 50a izan ziren. Saio amaieran estilo libreko 4x100 errelebuak ere izan genituen. Gure igerilariak ausardia osoz egin zieten aurre proba guztiei. Aipatzekoak izan ziren ajardunaldian zehar lortu ziren 15 marka pertsonalak, baita lehiaketan zehar ikusi genituen ilusio eta grina ere.
Marka pertsonalei dagokionez, honakoak hobetzea lortu genuen:
- Ander Martínez-ek 100 bular eta 50 tximeleta
- Ibon Elolak 200 bular
- Oihan Matutek 100 bizkar eta 200 bular probak
- Mario Amantegik 100 bizkar
- Mayi Gorosteguik lau estiloetako 100a
- Miren Sarobek 100 bizkar proba
- Iker Gorosteguik 100 bizkar eta 200 bular
- Amaiur Iparraguirre 100 bular eta 100 librea
- Ane Meyer-ek lau estiloetako 400a eta 100 bular probak
- Laida Guerrerok 50 tximeleta
Plazerra da lehiaketan zehar taldeko 15 igerilarien jarrera hain bikaina ikustea, bai bakoizaren plana jarraitzeko orduan, baita taldekideei animoak emateko garaian ere. Aste hauetako lanaren ondorioz emaitzak pixkana iristen ari dira eta denboraldiak bere epean zehar zer emango ote digun ikusteko irrikaz gaude.
Amaitzeko, ukondoan izandako istripu batengatik lehiatu ezinik dagoen Kimetzen jarrera aipatu nahi genuke. Lehiatu ezinik badago ere, ajardunaldian bertan izan zen kideak biziki animatzen eta bere hondar alea jartzen. Animoak Kimetz! laster martxan izango zara berriro ere!
Hurrengo jardunaldia Lasarte-Oriako M. Chourraut igerilekuan ospatuko dugu abenduaren 15ean. Bitartean, lanean jarraituko dugu buru-belarri!
Brn power!!!!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina