Urtero bezala, abenduaren 27an Nazioarteko Eguberrietako Igeriketa Txapelketa ospatzen da berriro ere. Aurten igerileku luzean izango da txapelketa, beraz, Donostiako Paco Yoldin izango da. Txapelketan maila handiko nazioarteko igerilariak elkartuko dira eta gure igerilariek nazioarteko igeriketako erreferentzia handi hauekin batera lehiatzeko aukera izango dute.
Gure klubetik Garazi Etxeberria, Miren Sarobe, Ibon Elola, Oihan Matute, Mayi Gorostegui eta Iker Gorostegui lehiatuko dira. Txapelketak kanporaketa saioak izango ditu goizez (10:00etatik aurrera) eta finalak arratsaldez (18:00etatik aurrera).
Deialdien eta lehiaketen inguruko informazio guztia gure webgunean aurkituko duzue, ondorengo estekan: https://www.buruntzaldeaikt.eus/lehiaketa/egutegia
Zorte on denoi!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina