Lan bikaina Neguko Ligako 3. jardunaldian


Pasa den abenduaren 15ean, igande goizean, Neguko Ligako 3garren jardunaldia ospatu zen Maialen Chorraut kiroldegian. Lehiaketa gure taldeak antolatu zuen.

Bertan Garazi Etxeberria, Miren Sarobe, Alba Escribano, Irati Etxeberria, Oihan Matute, Ibón Elola, Mario Amantegi, Amaiur Iparragirre, Itxaso, Iparragirre, Nora Miguelez, Ane Meyer, Ander Martínez eta Laida Guerrero izan ziren.

Gure igerilariek estilo libreko 400 metrokoan, lau estiloetako 200ekoan, tximeleta erako 200 metrokoan, estilo libreko 100 metrokoan, bular eta bizkar estiloetako 50 metrokoan eta alau estiloetako 4x50 erreleboetan hartu zuten parte.

Lehia 400 libre probarekin hasi genuen. Nahiz eta igerilariak euren marka onenetara ez hurbildu oso baliagarria izan zen nahi ditugun helburuak lortzeko eta igerilariek euren burua neurtzeko. Egindako lanarekin oso pozik gaude eta baikor gara etorkizunera begira.

Estilo libreko 400 metrokoaz gain, 200 metroko probak ere izan genituen eta bertan marka hobekuntza ugari eta sentsazio oso onak izan genituen. Bukatzeko, 50 metroko probak eta errelebuak bikain osatuz amaitu genuen goiza. Horretaz gain, Itxaso Iparragirrek Euskal Herriko Txapelketarako "giltza" gutxienekoa lortu zuen.

Hauek dira jardunaldi honetan gure igerilariek lortutako marka hobekuntzak:
  • Amaiur Iparragirrek estilo libreko 400a eta lau estiloetako 200 metrokoa.
  • Nora Miguelez-ek estilo libreko 400a.
  • Ane Meyer-ek estilo libreko 400a eta lau estiloetako 200 metrokoa.
  • Itsaso Iparragirrek au estiloetako 200 metrokoa.
  • Alba Escribanok bizkar estiloko 50 metrokoa.
  • Miren Sarobek lau estiloetako 200 metrokoa eta bizkar estiloko 50 metrokoa.
  • Oihan Matutek bizkar estiloko 50 metrokoa.
  • Mario Amantegik bizkar estiloko 50 metrokoa.
  • Ander Martínez-ek bizkar estiloko 50 metrokoa.
Aipatzekoa da Itxaso Iparragirrek 3:03,16 markarekin lau estiloetako 200 metrokoan lortu zuen Euskal Herriko txapelketarako giltza den gutxinenekoa eta baita emakumezkoen lau estiloetako 4x50 errelebuan lortutako lehen postua ere.

Oso ondo ari gara lanean eta taldea asko ari da indartzen. Gabonak biziki erabiliko ditugu entenatzeko eta aste gutxi barru etorriko diren Gipuzkoako zein Euskal Herriko Txapelketak lehiatzeko desiatzen gaude.

Bukatzeko eskerrak eman nahi genizkieke lehiaketa antolatzen lagundu ziguten guraso bolondres guztiei, zuek gabe ez litzateke posible izango.



Iruzkinak