11 taldeko errekor berri eta marka pertsonal zakukada Eibarren


Pasa den larunbatean, hilaren 11n, taldeko master taldeko lau kide Eibarko Ipurua kiroldegian izan ziren, Gipuzkoako Open Master Txapelketan lehian. Bertan izan ziren Manu Santos, Miren Bardaji, Borja Apeztegia eta Itsaso Tolosa. Lauren artean marka pertsonal andana eta taldeko errekor berri ugari ezartzea lortu zuten. Hori baino garrantzitsuago izan zen, hala ere, master taldeko igerilariak berriro ere lehian izatea eta txapelketaren jardunarekin horrenbeste gozatzen ikustea.

Jardunaldiak bi saio izan zituen eta saioetako bakoitza errelebu batekin hasi eta amaitu zen. Gure taldekideek eraketa mistoan bi errelebu osatu zituzten: lau estiloetako 4x50 metrokoa eta estilo libreko 4x50 metrokoa. Horretaz gain, taldekide bakoitzak bi edo hiru banakako proba ere burutu zituen:
  • Manu Santos-ek 200 librea eta 100 librea.
  • Miren Bardajik 100 bular proba eta 400 librea
  • Borja Apeztegiak 50 bular proba eta 50 librea
  • Itsaso Tolosak 50 eta 100 bizkar probak eta 50 tximeleta
Orokorrean, gure taldekideek lehiatutako proba ia guztietan marka pertsonalak ezartzea lortu zuten eta horrekin lotuta etorri ziren adin tarte desberdinetan lortutako taldeko errekor guztiak.
  • 50-54 urtekoen artean Manu Santos-ek taldeko 3 errekor berri ezarri zituen: 200 librean (3:09,19), 100 librean (1:23,25) eta 50 librean (40,46).
  • 45-49 urtekoen artean Borja Apeztegiak taldeko errekor berri bat ezarri zuen 50 bular probakoa 42,03an utziz.
  • 30-34 urtekoen artean MIren Bardajik 4 errekor berri ezarri zituen: bular estiloko 50ekoan (42,73) eta 100ekoan (1:31,43) eta estilo libreko 200ekoan (2:42,33) eta 400 metrokoan (5:33,03).
  • Azkenik, 25-29 urtekoen artean, Itsasok Tolosak taldeko bi marka berri ezarri zituen: bizkar estiloko 50 metroetan (32,10) eta tximeleta erako 50 metrokoan (33,03)
Errelebuko probetan ere bikain aritu ziren gureak: lau estiloetako errelebu mistoan 2:32,43 markarekin bigarren sailkatu ziren eta taldeko errekor berri bat ezarri zuten. Estilo libreko 4x50ekoan hirugarren sailaktu ziren.

Igeriketaz gozatzeko arratsalde paregabea izan zen eta laurak benetan gustura agertu ziren esperientziarekin.  Lehen pauso berrri honek ondoren etorriko diren beste askoren lehena izatea espero dugu eta horretarako animatzen ditugu taldeko masterkide guztiak ere.

Zorionak egindako jardunaldiagatik! Aupa zuek! Burunpower!








Iruzkinak