Pasa den igandean taldeko bi alebin Azpeitian izan ziren, Alebin mailako Teknifikazio Sarian parte hartzen. Lehiaketa honetarako gure taldeko 2 igerilari aritu ziren lehian: Kerman Miguel eta Aitor Ormazabal.
Biak goiz eta arratsaldez aritu ziren lehian, goizeko jardunaldian bi proba eginez eta arratsaldekoan berriz jardunaldi proba bat burutuz. Burututako banakako probatan, gure igerilariek euren markak guztiak ontzea lortu zuten. Orokorrean, egun bikaina pasa ahal izan zuten elkarrekin kanpoan bazkaltzen geratu ziren jardunaldi honetan.
Egindako proba eta markei dagokionez, honakoak egin zituzten gure igerilariek:
- Aitor Ormazabalek:
- 50 librean 31,77 egin zuen 2. sailkatuz. Bere adineko lehena izan zen.
- 200 librean 2:36,32 egin zuen eta sailkapenean 4. izan zen bere adinean ere postu horixe izan zuelarik.
- Lau estiloetako 400 metrokoan 6:12,01 egin zuen Aitorrek eta sailkapenean 1. postuan izan zen.
- Kerman Miguel-ek:
- 50 librean 38,775 egin zuen 14. sailkatuz. Bere adineko bederatzigarrena izan zen.
- Lau estiloetako 200 metroetan 8. amaitu zuen 3:32,98 eginda. Bere adinekoen artean laugarrena izan zen.
- 200 bular proban 3:47,86 eginda 6. izan zen, bere adinean hirugarren.
Jardunaldi honek Saria izen abadu ere, saria baino gehiago denbora-hartze jardunaldi bat da eta hortaz zuen garaikurren banaketarik izan. Gure aldetik, gustura atera ginen gureek egindakoekin. Gauzak horrela, hurrengo jardunaldiaren zain geratzen dira alebinak. Jardunaldi hau otsailaren 15ean izango da Lasarte-Orian, Alebin Ligako 4. jardunaldian.
Zorionak bioi!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina