Pasa den larunbatean, urtarrilaren 18an, gure taldeko alebinak Tolosako Usabal kiroldegian izan ziren, Alebin Ligako 3. jardunaldian lehian. Gure taldetik June Apeztegia, Izaro Bautista, Lier Garmendia, Aitor Ormazabal, Kerman Miguel, Urko Azpiazu eta Irai Jauregik hartu zuten parte.
Arratsaldea 200 bizkar probarekin hasi zen. Astean zehar izan genituen sentsazio onak baieztatu ziren, marka hobekuntza oso nabarmenak eduki genituelarik. Ondoren bular estiloko 50 metrokoa etorri zen eta, nahiz eta oraindik asko landu ez dugun, igeriketa erak ez ziren batere txarrak izan eta marka hobekuntzak lortu genituen. Bukatzeko eraketa mistoan lau estiloetako 4x50 errelebuan lehiatu zen taldea.
Burututako proba guztietatik, hauek izan ziren lortutako marka hobekuntzak:
- June Apeztegia 200 bizkar eta 50 bular
- Izaro Bautista 200 bizkar
- Lier Garmendia 200 bizkar eta 50 bular
- Aitor Ormazabal 200 bizkar, 50 bular eta 50 bizkar
- Kerman Miguel 200 bizkar
- Urko Azpiazu 200 bizkar eta 50 bular
Marka hobekuntzez gain, aipatzekoa Aitor Ormazabalek bizkar estiloko 200 metrokoan 2:48,43rekin lortutako Udarako Euskal Herriko gutxienekoa.
Denboradia aurrera doa, lanaren bitartez hobekuntzak ikusten ari gara eta garapen handia izan dugu, talde bezala autonomia eta konfiantza garatuz. Entrenamenduek geroz eta exigentzia maila handiagoa dute eta hurrengo jardunaldietarako prestakuntzek asko lagunduko digute gure igerilari ibilbidean.
Alebinen taldeak hurrengo jardunaldia Lasarte-Oriako Maialen Chourraut igerilekuan izango du, otsailaren 15ean izango den Alebin Ligako 4. jardunaldian. Orduan izango dituzten erronkei aurre egiteko lanean jarraituko dugu. Bien bitartean, Aitor Ormazbal eta Kerman Miguel igande honetan Azpeitian izango dira, sailkapen bidez egotea lortu duten Alebinen Teknifikazio Sarian lehian.
Aupa zuek! Burunpower!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina