Larunbat honetan zehar, taldeko igerilariek hitzordu bikoitza izango dute, biak ere larunbat arratsaldez.
Batetik, infantil, junior eta absolutuen taldea Hernanin izango da, Hernaniko XXVI. Sarian lehian. Bertan igerilariek bi proba izango dituzte: edozein estiloko 100 metroko bat aukeran eta guztiek derrigorrezko lau estiloetako 200 metrokoa. Saria arratsaldeko 15:00etatik aurrera hasiko da.
Bestetik, master ataleko lau kide Eibarko Ipurua kiroldegian izango dira, Gipuzkoako VII. Master Txapelketan lehian. Lehiaketa arratsaldez izango den arren, bi saiotan banatua egongo da. Igerilariek bi edo hiru banakako proba burutzeaz gain, eraketa mistoan izango diren lau estiloetako 4x50 errelebua eta 4x50 estilo libreko errelebua ere izango dituzte. Txapelketa arratsaldeko 16:00tan hasiko da.
Deialdien eta lehiaketen inguruko informazio guztia gure webgunean aurkituko duzue, ondorengo estekan: https://www.buruntzaldeaikt.eus/lehiaketa/egutegia
Zorte on denoi!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina