Pasa den abenduaren 27an Eguberrietako Igeriketako Nazioarteko Saria ospatu zen donostiako Paco Yoldi igerilekuetan. Bertan, Gipuzkoako zein Euskal Herriko igerilariez gain, estatu mailan eta nazioarteko mailan dabiltzan igerilariak ikusteko parada izan genuen.
Gure taldetik sei igerilarik hartu zuten parte: Garazi Etxeberriak, Iker Gorosteguik, Miren Sarobek, Oihan Matutek, Ibon Elolak eta Mayi Gorosteguik. Seiren artean honako probak burutu zituzten kanporaketa serieetan: estilo libreko 50a, bizkar estiloko 50 metrokoa, bular estiloko 50 metrokoa, tximeleta erako 100 metrokoa, estilo libreko 100 metrokoa eta lau estiloetako 200 metrokoa.
Burututako probetan, hauek izan ziren lortutako marka hobekuntzak:
- Ibon Elola 50 bizkar
- Miren Sarobe 100 estilo librean
- Oihan Matute 50 tximeleta eta 50 bular
- Mayi Gorostegui 50 bizkar
- Iker Gorostegui 100 tximeleta
Gabonetako entrenamenduetan guztiz murgilduta, gure gazteek aurreko egunetan burututako saio bikoitzekin batera, txapelketa honek gehigari paregabea eskaini zion prestakuntzari. Prestakuntzan eta lehiaketan sakon aritzeaz gain, gure igerilariek denboraldi honetan lehen aldiz igerileku luzean lehiatzeko eta ajarduteko aukera izan zuten.
Goiz oso interesgarria izan genuen, aurreko egunetako nekea nabaritu zen arren. Garazi Etxeberria finalera sailkatzeko zorian egon zen, Miren Sarobek bi proba oso interesgarri egin zituen taktikoki, Ikerrek dena eman zuen beti bezela, Ibonen bizkar estiloa itxura ona hartzen ari dela ikusi genuen, Oihan beti bezain ausart eta gogotsu aritu zen eta Mayik ere bikain jardun zuen, nazioarteko lehia hontan jarduteagatik zuen poza eta ilusioa guztioi kutsatzeaz gain.
Bereziki aipatzekoa izen zen oihan Matuteren jarduna. Tximeleta eta bular probetako 50 metrokoetan marka pertsonalak egiteaz gain igerileku luzeko 15 urteko bi errekor berri ezarri baitzituen: bata 50 bular broban egindako 34,48a izan zen eta bestea Hugo González de Oliveira handiaren serie berdinenan igeri egindako lau estiloetako 200 metrokoan, non errekor berria 2:27,84an ezartzea lortu zuen.
Nazioarteko Saria eta gabonetako jai egunak amaituta, gureek Hernanin izango dute hurrengo hitzordua, urtarrailaren 11n izango den Hernaniko XXVI. Sarian.
Zorionak denoi eta animoak lanean jarraitzeko! BRNPWR!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina