3 marka pertsonal Irungo Infantil mailako Neguko Euskal Herrikoan


Aurreko asteburuan, otsailaren 22an eta 23an Infantil mailako Neguko Euskal Herriko Txapelketa ospatu zen Irungo Azken Portu Kiroldegian. Gure taldetik Amaiur Iparragirrek eta Itxaso Iparragirrek hartu zuten parte larunbateko saioetan. Amaiurrek lau estiloetako 100 metrokoa eta estilo libreko 1500 metrokoak burutu zituen eta Itxasok berriz, estilo libreko 400 metrokoa eta bizkar estiloko 200 metrokoa.

Lortutako marka hobekuntzak:
  • Amaiur Iparragirrek lehiatutako bi probetan lortu zuen markak hobetzea: lau estiloetako 100 metrokoan 1:19.11 denborarekin eta estilo libreko 1500 metrokoan 21:05.53 eginda.
  • Itxaso Iparragirrek estilo libreko 400 metroko marka pertsonal berria egitea lortu zuen (5:49.98).
Goizeko saioa Itxasoren 400 librearekin hasi genuen eta  Itxasok nabarmen hobetu zuen bere aurreko marka, tartean igeri egiteko eta probari aurre egiteko modu egokia erakutsiz. Amaiurrek, ondoren, lau estiloetako 100 metroak izan zituen, eta bertan laugarren sailkatzea lortu zuen.

Arratsaldeko saioan, Amaiurrek, estreinekoz, estilo libreko 1500 metrokoa egin zuen igeri, sekulako gogoa eta ausardia erakutsiz; harro egoteko moduko esfortzua egin zuen Amaiurrek proba honetan. Saioa amaitzeko Itxasok bizkar estiloko 200 metrokoa izan zuen. proba honetan Itxasok ezin izan zuen proba honetako bere aurreko marka hobetzerik izan.

Egun berezia eta esperientzia ona izan genuen larunbatean. Gure bi neskentzat ikaskuntza polita izan zen eta lan egin ondorengo emaitzak ikusi ziren gainera.

Denboraldia aurrera doa eta oso pozik gaude gauzak nola doazen ikusita. Orain Gipuzkoako Kopara begira gaude, ziur gaude sekulako txapelketa egingo dugula.

Zorionak bioi egindako txapelketagatik! Brnpwr!



Iruzkinak