Benjaminak ederki aldi bereko estiloetan


Pasa den larunbatean, gure taldeko txikienek euren Benjamin Jaialdiari jarraipena eman zioten hirugarren jardunaldiarekin. Hirugarren jardunaldi hau Lasarte-Orian ospatu genuen, M. Chourraut udal kiroldegian eta bertan, gure taldetik, adin tarte honetako 14 haur aritu ziren parte-hartzen.

Jardunaldi osoa benjamin kategoriakoa izanik, 2016ko, 2015eko eta 2014ko haurrek, bular estiloko 50 edo 100 metroko proba izan zuten. Haur hauentzat garrantzitsuena arautegiaren inguruko ezagutza eta estiloen ikaskuntza izanik denak primeran aritu zirela esan behar dugu. Adin tarte honetan aritu ziren gure taldeko haurrak Aiur Jauregi, Katixa Iparragirre, Izar Iparragirre, Alaia Iparragirre, Oier Pérez, Oier Azpiazu, Nora Becerra, Leire López, Arane Erro, Malen Diez, Noa Blanco, Naroa Mitxelena, Iraia González eta Uxue Apeztegia izan ziren.

Jardunaldi honetan, normalean guztientzat ikasteko zailenak diren aldi bereko estiloetan egin behar izan zituzten probak, bular estiloan banakako probatan eta tximeleta eran errelebuan. Alde horretatik, jardunaldi zaila izan zen. Bi estilo horietan zuten denek arreta jarrita, koordinazio orokorra modu egokian mantentzeaz eta arautegia betetzeaz gain, ostikadak egiteko modu egokiak zaintzean bereziki. Logikoa den bezala, oraindik ere ikasten jarraitu behar duten arren, bikain aritu ziren denak. Saioa hasierako hanken serieak ere, taularen laguntzaz, tximeleta eran egin zituzten igerilari guztiek, bakoitzak bere 25 metroak osatuz, denak elkarrrekin eta talde zein generoak nahastuta. Saio amaieran Nora Becerrak tximeleta erako 4x50 errelbuan ere parte hartu zuen, Igartza taldeko bi kiderekin eta Ordizia taldeko beste kide batekin batera.

Hurrengo jardunaldian probak alderanztuko dira: errelebua bular estiloan izango da izango da eta banakako proba berriz tximeleta eran, beraz, estilo hauetan lan egiten jarraituko dugu, gure haurrek igeri egiteko bi modu hauek barneratu ahal izan dezaten.

Ohi bezela, jardunaldia gure taldeak antolatu zuenez, eskerrak eman behar dizkiegu euren ezinbesteko laguntza eskaini ziguten bolondres guztiei. Mila esker Dani Garmendia, Unai Iparragirre, Aitziber Martiarena, Amalur Yubero, Itsaso Tolosa, Arkaitz Erro, Mikel Pérez eta Borja Apeztegia zuen laguntzagatik. Zuek gabe ezingo genukeen jardunaldia burutu!

Aupa Buruntxikiak!!





Iruzkinak