Emaitza onak Bergaran


Otsailak 1 eta 2 an Bergarako Agorrosin kiroldegian Gipuzkoako Neguko Txapelketa ospatu zen.

Bertan gure taldeko Garazi Etxeberria, Iker Gorostegi, Miren Sarobe, Alba Escribano, Mayi Gorostegi, Irati Etxberria, Oihan Matute, Ibón Elola, Mario Amantegi, Kimetz de la Cruz, Amaiur Iparragirre, Nora Miguelez, Ane Meyer, Ander Martínez eta Itsaso Iparragirrek hartu zuten parte. 

Marka hobekuntzak 
  • Garazi Etxeberria: 200 bular, lau estiloetako100 metroak (2. postua), 50 bular (3. postua) eta 50 tximeleta.
  • Iker Gorostegi: 50 tximeleta, lau estiloetako 100 metroak (2. postua), lau estiloetako 400 metroak (1. postua) eta 50 libre.
  • Miren Sarobe: 50 tximeleta (2. postua), 200 bizkar eta 50 libre.
  • Alba Escribano: 100 libre
  • Mayi Gorostegi: 50 bizkar, 100 bizkar, 200 bizkar eta lau estiloetako 200 metroak.
  • Oihan Matute: lau estiloetako 100 metroak (3. postua), 200 bular, 50 libre, 100 bizkar eta lau estiloetako 400 metroak (3. postua).
  • Ibón Elola: 50 tximeleta, 100 bizkar eta 200 bizkar.
  • Mario Amantegi: 200 bizkar eta 100 libre.
  • Amaiur Iparragirre: 100 libre, 800 libre, 50 tximeleta eta lau estiloetako 400 metroak.
  • Nora Miguelez: 50 libre, 200 estilo, lau estiloetako 400 metroak eta 200 bular.
  • Ander Martínez: 50 libre, 200 bular, 400 libre eta lau estiloetako 400 metroak.
  • Itxaso Iparragirre: 100 libre.
Asteburu bikaina zein neketsua eduki genuen, 4 jardunaldi alajaina.

Gure gazteek ederki ekin zioten larunbat goizari mutilen lau estiloetako 100 metroak, nesken 200 bular, mutilen 200 bizkar, nesken 100 libre, mutilen 50 libre eta nesken 50 bizkar probekin. Goizeko jardunaldi hontan aipatzekoa izan ziren Mayi Gorostegik 50 bizkar proban eta Amaiur Iparragirrek 100 libre proban lortu zituzten beren lehen Euskal Herriko gutxienekoak. Goiza nesken eta mutilen 4x200 libre erreleboekin bukatu genuen mutilen 2. postu txukun batekin.

Arratsaldean gure igerilariek lau estiloetako 4x50 metroko erreleboekin hasi zuten jardunaldia nesken 4. postua eta mutilen 5. postuekin. Jarraian nesken lau estiloetako 100 metroak, mutilen 200 bular, nesken 200 bizkar, mutilen 100 libre eta 200 tximeleta, neska eta mutilen 800 libre, nesken 50 libre eta mutilen 50 bizkar probak eduki genituen. Aipatzekoa Garazi Etxeberriak lau estiloetako 100 metroetako proban lortutako eatatu mailako gutxienekoa eta Mayi Gorostegik 200 bizkarren lortutako Euskal Herriko gutxienekoa, bejondeizuela neskak!
Arratsaldea eraketa mistoko lau estiloetako 4x100 metroetako erreleboekin itxi genuen 4. postu on batekin.

Igande goizean, neke pixkat bat antzematen zen arren, gaztetxoak ederki ibili ziren lehian. 4x50 libre erreleboekin hasi ginen txapeldun orde geratuz. Goizean zehar 
Neskek 200 libre, 100 bizkar, lau estiloetako 400 metroak eta 50 bular probak izan zituzten aukeran eta mutilek berriz, lau estiloetako 200 metroak, 100 bular, 400 libre eta 50 tximeleta. Mayi Gorostegik beste Euskal Herriko gutxieneko bat lortu zuen, kasu honetan 100 bizkar proban. Aupa Mayi!
Nesken 4x100 libre erreleboekin itxi genuen goiza.

Asteburua aurrera zihoan azkeneko jardunaldian murgiltzen hasi ginen 4x50 libre erreleboekin; neskak 4. geratu ziren eta mutilek berriz 3. postua lortu zuten. Jarraian mutilen 200 libre, 100 bizkar, lau estiloetako 400 libre proba eta 50 bular eta nesken lau estiloetako 200 metroak eta 50 tximeleta probak izan genituen. Arratsaldea lau estiloetako 4x100 metroko errelebuekin itxi genuen, nesken 5. postuarekin eta mutilen garaipenarekin.

Asteburu luzea eta neketsua izan arren, Buruntzaldeako gazteek esperientzia ederra bizi izan zuten. Taldea inoiz baina indartsuago ibili zen, gure artean biziki egon ginen animatzen eta probetako eta txapelketarekiko jarrera ikusgarria izan zen. 15 igerilariak oso gustora geratu ziren egindako lanarekin.

Hurrengo astean, taldekide hauetako batzuk Junior eta Absolutu mailako Euskal Herriko Txapelketara goaz Iruñara; ziur gaude sekulako ikaskuntza izango dela eta gogoratzeko moduko asteburua edukiko dugula.



Iruzkinak