Hitzordu berriak larunbat honetan, Lasarte-Orian


Alde batetik, benjaminek euren denboraldiko Benjamin Jaialdiko 3. jardunaldia izango dute Lasarte-Oriako M. Chourraut kiroldegian. Gure txikiek, 2016an, 2015ean eta 2014an jaiotakoek, 50 edo 100 bular eta tximeleta estiloko 6x25 errelebu mistoa izango dute. Horretaz gain, saioa hasi aurretik, talde guztietako igerilariek nahastuta, tximeleta eran egindako 25 metroko hanken serieak ere izango dituzte. Jardunaldi hau arratsaldeko 15:30etatik aurrera hasiko da.

Bestetik, aurreko saioa amaitu ostean eta Lasarte-Oriako M. Chourraut kiroldegian bertan, alebin taldearen txanda izango da, Alebin Ligako 4. jardunaldian. Jardunaldi hau aurrekoa amaitu ostean hasiko da, 17:45ak aldera, eta igerilariek estilo libreko 400 metrokoa eta tximeleta erako 50 metrokoa edo bizkar estiloko 100 metrokoa izango dituzte. Saio amaieran estilo libreko 4x200 errelebua izango dute eta saio hasieran, aurrekoan egin zuten bezela, talde guztietako igerilariak nahastuta 25 metroko hanken lasterketatxoak ere izango dituzte, kasu honetan bular estiloan.

Deialdien eta lehiaketen inguruko informazio guztia gure webgunean aurkituko duzue, ondorengo estekan: https://www.buruntzaldeaikt.eus/lehiaketa/egutegia#h.9xischp06awl


Animorik haundienak denoi!! BRNPWR!!



Iruzkinak