Aurreko asteburuan, otsailak 8 eta 9an Neguko Euskal Herriko Junior eta absolutu mailako txapelketa ospatu ziren Iruñako Amaya kirol hirian. Bertan gure taldeko Garazi Etxeberria, Iker Gorostegi, Miren Sarobe, Mayi Gorostegi, Oihan Matute, Ibón Elola eta Kimetz de la Cruz-ek hartu zuten parte.
Marka hobekuntzak igerileku luzean:
- Garazi Etxeberria: 50 bizkar eta 50 bular.
- Iker Gorostegi: 100 tximeleta, 50 tximeleta eta 200 libre.
- Miren Sarobe: 50 libre.
- Mayi Gorostegi: 50, 100 eta 200 bizkar.
- Oihan Matute: 200 bular eta 100 libre.
- Ibón Elola: 100 eta 200 bizkar eta 200 libre.
- Kimetz de la Cruz: 100 eta 200 bizkar.
Lortutako marka pertsonalez gain, Ibon Elolak eta Oihan Matutek lortutako 16 urteko klubeko hainbat errekor nabarmendu daitezke. Ibonen kasuan, errekor berriak ezarri zituen 50 bizkar proban (31,94), 100 bizkar proban (1:06,66) eta 200 bizkar proban (2:27,66). Oihanen kasuan, 200 bular proban (2:48,15) eta lau estiloetako 200 metrokoan (2:28,50) dira errekorrak.
Asteburu luzea geneukan aurretik, larunbat goiza nesken 50 bizkar eta 100 librearekin eta mutilen 100 tximeleta eta 200 bizkarrekin hasi genuen; aipatzekoa izan zen Garaziren 8 garren postua 50 bizkar proban.
Larunbat arratsaldean mutilen 200 bular, 100 libre eta 4x200 libre probak eta nesken 200 bizkar eta 50 libre eduki genituen. Aipatzekoa Garaziren 4. postua 50 libre proban eta mutilek 4x200 libre proban egindako lan ona.
Igande goizean, mutilen 4 estiloetako 200 metroko proba eta 50 tximeleta eta nesken 100 bizkar, 200 libre eta 50 bular probak eduki genituen. Kasu honetan, aipatzekoa izan zen berriro ere Garazik Euskal Herriko lehenengo 8 postuetan egotea lortu izana, Ikerrek 50 tximeleta proban lortutako denbora eta postu hobekuntza eta baita Oihanek 2009 urtean jaiotekoen artean lortutako 3. postua.
Igande arratsaldean mutilen 200 libre eta 100 bizkar eta nesken lau estiloetako 200 metroetako probak izan genituen. Gure taldekideak gogo biziz egon ziren azken jardunaldi honetan lehiatzen, nahiz eta nekeak gure gorputzean asko eragin.
Asteburu gogorra eta luzea izan arren, Buruntzaldea IKT-ko igerilariek izugarrizko etekina atera diete 4 jardunaldi hauei. Gainera, esan beharra dago 50 metroko igerilekuan lehiatzea erronka handia dela haientzat eta sekulako ikaskuntza izan dutela erakutsi dute.
Lehiaketa aldetik atseden pixka bat hartzeko aukera dugun arren, jada Gipuzkoako Kopara begira gaude, lehiaketa berezi hau gogoz eta ilusioz prestatuko baitugu.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina