Batetik, infantil, junior eta absolutuen taldeak Gipuzkoako Kluben Arteko Kopa izango du Tolosako Usabal kiroldegian. Lehiaketa asteburu osoan zehar jokatuko da, goiz eta arratsaldeko jardunaldietan. Goizeko jardunaldiak 10:00etan hasiko dira eta arratsaldekoak berriz 16:30etan.
Bestetik, Aitor Ormazabal taldekide alebina Donostiako Paco Yoldin izango da larunbatean, Gipuzkoako Igeriketa Federazioaren Alebin kategoriako 2. Teknifikazio saioan. Saioa goizeko 11:00tan hasiko da eta eguerdiko 14:00ak bitartean izango da.
Deialdien eta lehiaketen inguruko informazio guztia gure webgunean aurkituko duzue, ondorengo estekan: https://www.buruntzaldeaikt.eus/lehiaketa/egutegia#h.9xischp06awl
Animorik haundienak denoi!! BRNPWR!!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina