Arratsalde polita Hernanin talde errekorrekin


Aurreko larunbatean, apirilak 5 ean, alebin ligako 6. jardunaldia ospatu zen Hernaniko udal igerilekuan.
Bertan gure taldeko Aitor Ormazabal, Lier Garmendia, Aiala Erro, Izaro Bautista eta Urko Azpiazuk hartu zuten parte.

Marka hobekuntzak honakoak izan ziren:
  • Aitor Ormazabal: 200 tximeleta (taldeko 13 urteko errekorra) eta 100 libre.
  • Lier Garmendia: 200 tximeleta eta 50 bizkar.
  • Aiala Erro: 800 libre eta 200 bular.
  • Izaro Bautista: 800 libre eta 200 bular.
  • Urko Azpiazu: 100 bizkar eta eta 200 bizkar.
Arratsaldea 25 metrotako abiadura lasterketarekin hasi zuten, 15 metrotako urazpikoaren ondoren azken 10 metroak krol erako hanken gezi moduan bukatuz. Probatxo hau oso baliagarria izan zitzaigun gure igerilarien 15 metroetako urazpikoaren kalitatea aztertzeko.

Ondoren, nesken 800 libre probarekin jarraitu genuen, ausardia eta jarrera bikain batekin ekin ziotelarik bai Aialak eta baita Izarok ere. Oso ikaskuntza polita izan zen, proban zeharreko partzial ezberdinak mantentzeak dituen zailtasunak kontuan hartuta. Gero, tximeleta erako 200 metroak egin zituzten Aitor eta Lierrek. Aitorrek 13 urteko talde errekorra hautsi zuen eta biak oso pozik geratu ziren egindako lanarekin.

Jarraian, Urkok bizkar erako 100 metroetako proba egin zuen, marka eta teknika hobekuntza nabarmenekin eta nesken 200 bular proban Aialak eta Izarok asko hobetu zituzten markak, igeriketa moduan zenbait zuzenketa egin genituelarik. Mutilen 50 eta 200 bizkar probak eduki genituen ondoren eta bukatzeko 4x100 libre mixto proba eduki genuen.

Denboraldiaren azkeneko txanpan ari gara sartzen, 2-3 lehiaketa geratzen zaizkigu eta emaitzak pixkanaka iristen ari direla ikusten gabiltza; oso pozik gaude daramagun erritmo eta bilakaerarekin.


Iruzkinak