Hitzordu berriak: benjaminak eta alebinak


Alde batetik, benjaminek euren denboraldiko Benjamin Jaialdiko 5. eta azken jardunaldia izango dute Hernaniko Udal kiroldegian. Gure txikiek, 2016an, 2015ean eta 2014an jaiotakoek, lau estiloetako 100 metroak edo 200 librea eta lau estiloetako 6x25 errelebu mistoa izango dute. Horretaz gain, saioa hasi aurretik, talde guztietako igerilariek nahastuta, krol estiloan eta gezi eranegindako 25 metroko hanken serieak ere izango dituzte. Jardunaldi hau arratsaldeko 15:30etatik aurrera hasiko da.

Bestetik, aurreko saioa amaitu ostean eta Hernaniko Udal kiroldegian bertan, alebin taldearen txanda izango da, Alebin Ligako 6. jardunaldian. Jardunaldi hau aurrekoa amaitu ostean hasiko da, 18:00ak aldera, eta igerilariek estilo desberdinetan distantzia desberdinak izango dituzte, non proba nagusia emakumezkoen 800 librea izango den. Saio amaieran estilo libreko 4x100 errelebu mistoa izango dute eta saio hasieran, aurrekoan egin zuten bezela, talde guztietako igerilariak nahastuta 25 metroko hanken lasterketatxoak ere izango dituzte, kasu honetan urazpiko 15 metroko igeriketan oinarrituko dena.

Deialdien eta lehiaketen inguruko informazio guztia gure webgunean aurkituko duzue, ondorengo estekan: https://www.buruntzaldeaikt.eus/lehiaketa/egutegia#h.9xischp06awl


Animorik haundienak denoi!! BRNPWR!!



Iruzkinak