Larunbat honetan, Hernaniko Udal kiroldegian, alebin taldearen txanda izango da, Alebin Ligako 7. jardunaldian. Jardunaldi hau denboraldiko ligako azkena izango da, eta 16:00tan hasiko da.
Igerilariek estilo desberdinetan distantzia desberdinak izango dituzte, non proba nagusia lau estiloetako 400 metrokoa izango den. Saio amaieran lau estiloetako 4x100 errelebua izango dute eta saio hasieran, aurrekoan egin zuten bezela, talde guztietako igerilariak nahastuta 25 metroko hanken lasterketatxoak ere izango dituzte, kasu honetan taulaz lagundutako krol hanken lasterketak.
Deialdien eta lehiaketen inguruko informazio guztia gure webgunean aurkituko duzue, ondorengo estekan: https://www.buruntzaldeaikt.eus/lehiaketa/egutegia#h.9xischp06awl
Animorik haundienak denoi!! BRNPWR!!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina