Domina sorta, garaikurra eta EHko gutxienekoa Oñatin


Pasa den larunbatean, maiatzaren 24an, Gipuzkoako Udako Saria ospatu zen Oñatiko Zubikoa kiroldegian. Gure taldetik Laida Guerrero, Amaiur Iparragirre, Nora Miguelez eta Ane Meyerrek hartu zuten parte bertan izan ziren gainontzeko 11 taldeetako igerilariekin batera (Hernani KE, Fortuna CD, Zarautz Balea I.K, Zubiaurre, Tolosaldea, Bidasoa XXI, Aloña Mendi, Bergara, EIbar igerixan, Atletico San Sebastian, Igartza eta Buruntzaldea IKT).

Igerilariek saioan zehar bi proba eta errelebuak izan zituzten. Saioa bi txandatan banatu zen eta txanda bakoitzean banakako proba bat eta errelebu bat izan zuten igerilariek. Arratsalde polita izan zen emaitza eta postu aldetik. Guztira, 14 domina ekarri zituzten taldeko igerilariek. 

Banakako probetan domina hauek eskuratu zituzten gure taldekideek:
  • Amaiur Iparragirrek zilarra 200 librean eta urrea lau estiloetako 200 metrokoan
  • Laida Guerrerok (zilarra 100 bular proban
  • Nora Miguélez-ek brontzea lau estiloetako 200 metrokoan
  • Ane Meyer-ek brontzea 200 librean eta urrea 100 librean
Talde bezela ere, errelebuetan eta sailkapen orokorrean, domina sorta eta garaikurra lortu zuten gureek:
  • Estilo libreko 4x50 errelebuan, lehenengo postua lortu zuten urrea klkoratuz
  • Lau estiloetako 4x50 errelebuan bigarren postuan izan ziren eta zilarra jantzi zuten.
  • Horretaz gain, lortutako puntuen araberako taldekako sailkapenean, emakumezkoen kategorian hirugarren postua eskuratu zuten Zarautz taldearen atzetik. 
Domina sorta eta talde garaikurraz gain emaitza onak lortu zituen taldeak. Aipatzekoa izan zen Ane Meyerren 100 libreko 1:06,78ko marka, infantil mailako Udako Euskal Herriko Txapelketan parte-hartzeko txartela eskuratu baitzuen horrekin.

Hurrengo hitzordua gure taldeak antolatutako saria izango da, XXXIV. Lasarte-Oria Saria, ekainaren 7an. Onodren, gutxienekoak dituztenentzat, Gipuzkoako zein Euskal Herriko Udako Txapelketak etorriko dira.

Zorionak denoi egindako txapelketagatik!



Iruzkinak