Batetik, Aiala Erro, Lier Garmendia eta Ander Martínez Gasteizeko Mendizorrotzan izango dira, Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoetan lehian. Txapelketan Gipuzkoako taldea ordezkatuko dute hirurek eta larunbatean goiz eta arratsalde lehiatuko dira.
Bestalde, sailkatzea lortu duten igerilariek asteburu osoan zehar Gipuzkoako Open Saria izango dute, Donostiako Paco Yoldi igerilekuan. Goizeko jardunaldiak 9:30etan hasiko dira eta arratsaldekoak berriz 17etan larunbatean eta 16:30etan igandean.
Azkenik, Gipuzkoa Open Sarirako sailkatu ez diren igerilariak Oñatin izango dira larunbat arratsaldean, Gipuzkoako Udako XIV. Sarian. Txapelketa arratsaldeko 15:30etan hasiko da.
Deialdien eta lehiaketen inguruko informazio guztia gure webgunean aurkituko duzue, ondorengo estekan: https://www.buruntzaldeaikt.eus/lehiaketa/egutegia#h.9xischp06awl
Animorik haundienak denoi!! BRNPWR!!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina