Nora bikain Zumaian, Gipuzkoako Eskolartekoan


Pasa den igandean, Nora Becerra taldekideak Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketan hartu zuen parte, Zumaian, "Igerilari Osoa" ere deitua den lehiaketan. Talde ugari elkartu ziren bertan, besteak beste; Ordizia, Fortuna, Bergara, Tolosaldea, Zarautz, Bidasoa, Zumaia, Eibar etab.

Igandean, goiz eta arratsaldez zen Nora, guztira 4 proba burutuz, estilo bakoitzean bana. Igande goizean, 50 tximeleta eta bizkar estiloko 100 metrokoa egin zituen eta rratsaldean berriz, bular estiloko 100 metrokoa eta estilo libreko 100a. Proba guztietan bere markarik onenak lortu zituen Norak. Aipatzekoa da 100 librean 13garren amaitu zuela bere markarik onena eginez, 1:30.07ko denborarekin. Orokorrean, maila handia erakutsi zuten bertara joan ziren guztiek.

Norak paper bikaina burutu zuen. Orain arte bezela lanean jarrai dezala, emaitzak pixkana pixkana hobetzeko eta bere helburuak betetzen joateko. Bukatzeko, emaitzen hobekuntza, entrenamenduetan egiten den lan onari esker dela esan beharra dago. Gainera, gogor entrenatzen ari dira taldekideak datozen txapelketetarako, adibidez, maiatzaren 24an eta 25ean Donostian eta Oñatin ospatuko diren lehiaketetarako. Norarrentzat eta bere kategoriako haurrentzat, hurrengo hitzordua eta denboraldiko azkena, gure taldeak antolatutako saria izango da, XXXIV. Lasarte-Oria Saria, ekainaren 7an.

Aupa Buruntzaldea!


Iruzkinak