Alebinen EHkoa eta Junior eta Absolutu mailako Gipuzkoakoa, asteburuan


Asteburu honetarako hitzordu bikoitza dugu taldean:

Batetik, Aitor Ormazabal alebina Galdakaon izango da, Adinen arteko Euskal Herriko Txapelketan lehin. Aitor larunbat arratsaldez eta igande goizez lehiatuko da, 200 bizkar eta lau estiloetako 400 metrokon, buruz buru. Jardunaldiak 10:00etan hasiko dira eta arratsaldekoak berriz 17:00etan.

Bestetik, taldeko junior eta absolutuak Tolosan izango dira, Gipuzkoako Udako Txapelketa Nagusian lehian. Bertan izango dira Ibon Elola, Kimetz de la Cruz, Oihan Matute, Miren Sarobe eta Mayi Gorostegui taldekideak. Txapelketa bi jardunalditan ospatuko da: larunbatean goiz eta arratsaldeko saioak izango ditu eta igandean berriz goizekoa bakarrik. Goizeko saioak 10:00etan hasiko dira eta larunbat arratsaldekoa berriz 16:30etan.

Deialdien eta lehiaketen inguruko informazio guztia gure webgunean aurkituko duzue, ondorengo estekan: https://www.buruntzaldeaikt.eus/lehiaketa/egutegia#h.9xischp06awl

Zorterik onena opa dizuegu denoi!





Iruzkinak