Arratsalde benetan ahaztezina XXXIV. Lasarte-Oria Sarian

Aurreko larunbatean, ekainaren 7an, Lasarte-Oria Saria ospatu zen, bertan ohikoa den moduan taldeko igerilari guztiak elkarrekin aritu ziren eta guztira 240 igerilari inguru izan genituen gurean. Guztira 11 talde ezberdinetako igerilariak bildu ziren Maialen Chourraut igerilekuan: Hernani K.E., Ordizia K.E., C.N. Easwin, Atletico San Sebastian, Zarautz Balea I.K., C.N. Izarraitz, C.N. Urgain, Elkar 64, C.N. Nassica, Igartza I.K.E. eta Buruntzaldea IKT.

Gure Sariaren bereizgarri den ezaugarri nagusia mantendu genuen, "Pertsonen Saria" izenpean berdintasunaren aldeko apustua egiten jarraitzeko asmoz. Berriro ere proba bakoitzeko serieak mixtoak izan ziren inolako bereizketarik egin gabe eta aurten "Master" kategoriako igeirilariak ere  bertan izan genituen. Edizio honetan aukera utzi bagenuen ere, ez da igeriketa egokituaren barne igerilaririk izan, baina hala ere sailkapena egiteko norberak bere erreferentziazko taularen arabera lortutako puntuak erabili genituen.

13 PROBATAN ZEHAR IGERILARI MORDOA IZAN GENUEN
Aurten ere igerilari guztiak elkarrekin izan ditugu arratsaldeko jardunaldian; Benjamin kategoriako haurrek proba batean parte hartu zuten eta gainontzekoek berriz, gehienez bi proba izan zituzten aukeran. Benjamin A kategoriakoek, 50 metroko proba batean hartu zuten parte eta Benjamin B kategoriakoek berriz, 100 metroko proba batean. Gainontzekoek proba egitaraueko edozein probatan parte hartu zezaketen. Gure taldetik 40 igerilari izan genituen, gehiengo handi baten azken lehiaketa izanik, haien onena ematen ikusi genituelarik. 

SARI BANAKETA
Proba guztien ondoren, sari banaketa izan zen; 2016-2012 urte bitarte jaiotakoek, urte bakoitzeko lehen hiru sailkatuek urrezko, zilarrezko edo brontzezko domina jaso zuten eta beste guztiei ere oroigarri gisa domina bana banatu zitzaien. Horrez gain goxoki poltsa bat eta Lasarte-Oriako Udalak lagunduta “Tratu On Bat” motxila jaso zuen bakoitzak. Guztiak ondo merezitako dominarekin eta oroigarri zein opariekin pozik atera zirela uste dugu!

Infantil kategorian berriz, jaiotze urte bakoitzeko lehen hiru sailkatuez gain, 4.postutik 8. postura sailkatutakoek brontzezko oroigarri domina bana jaso zuten eta hauek ere, bakoitza Lasarte-Oriako Udalak emandako "Tratu On Bat" zakuarekin etxeratu zen. Azkenik, Junior eta Master Kategoriatan, jaiotze urteak kontuan hartu gabe jardun zen; hau da, juniorretan 2009, 2008 eta 2007an jaiotako guztien artean sailkapen bateratu bat egin zen eta Master kategorian berriz adin-multzo guztien baitan, eta lehen 3 sailkatuek jaso zituzten sariak.

Azkenik, XXXIV. Lasarte-Oria Sariko sailkapen orokorrari begira, FINA puntuen araberako sailkapenaren arabera, lehen bost sailkatuek haien saria jasotzen zuten. Hala, Iker Gorostegui XXXIV. Lasarte-Oria Sariko garaile izan zen, bigarren postua taldeko Miren Sarobek eskuratu zuen, brontzezko domina Elkar 64 taldeko Alatz Basterra igerilariak kolkoratu zuen eta laugarren postuan berdinketa bat izan genuen taldeko Ibon Elola eta Oihan Matuteren artean. Bakoitzak merezitako sariak etxeratu zituen eta pozik amaitu zuten eguna denek, lortutako pastela jateko gogoz! Zorionak denoi!

AUSTRALIARRA
Jarraian, azken urteetako ohiturari jarraituz "Australiar" proba egin genuen, jaiotze urte bakoitzeko txanda bat eginez. Igerilari guztiek gogoz hartzen duten ekintza da eta denak gustura geratu izana espero dugu; txanda amaitzen zutenean goxoki poltsa banatu genien, arratsaldeari amaiera borobila emateko.

GURE IGERILARIAK BIKAIN
Gure igerilari guztien emaitzak ikusita, oso pozik gaude lortutako lorpenekin. Denen artean eskuratutako lorpenak zenbaezinak dira; marka pertsonal ugari, domina mordoa, taldeko sei errekor berri eta datozen txapelketa ezberdinetarako hainbat gutxieneko daudelarik.

ESKERRAK
Bukatzeko, XXXIV. Lasarte-Oria Saria aurrera eramateko jaso dugun laguntzagatik eskerrak eman nahi genituzke. Lasarte-Oriako Udalaren eskutik, “Tratu On Bat” patrozinioa jaso dugu eta ezinbestekoa izan da sari hau antolatzeako eragindako gastu ezberdinei aurre egiteko. Eskerrik asko!

Honez gain, txapelketa aurrera eramateko izan ziren 12 bolondresei ere gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu, haiek gabe ezinezkoa izango litzake-eta! Sergio López, Amalur Yubero, Ainhoa Cencillo, Asier Gorostegi, Haritz Iparragirre, Ainhoa Illarramendi, Maite Merkader, Unai Iparragirre, Iosu Lasarte, Itsaso Tolosa, Igor Amantegi eta Borja Apeztegia, mila esker denoi!

Eta nola ez, bertaratu ziren talde guztiei; espero dugu zuek guk bezainbeste gozatu izana. Beste bat arte!

HURRENGO ZITAK
Federatu eta Alebin batzuentzat oaindik denboraldia geratzen da. Asteburu honetan Gipuzkoako Infantil eta Adinen arteko Txapelketa ospatuko da Tolosan; bertan, gure Alebin eta Infantilek gogo biziz ekingo diote asteburuari.

Denboraldi amaieran gaude, askorentzat momentu politenean; urte guztian ondo egindako lanei esker, orain emaitza ederrak ikusten ari gara eta geratzen zaigun hilabetean dena emango dugu emaitza ahalik eta onenak izateko.

Aupa Ekipo! Burunpower!!

Emaitzak eta argazki albumak Web orrian ikus ditzakezue


Iruzkinak