Alebin Ligari hasiera, larunbat honetan Lasarte-Orian


Gure igerilari alebinek denboraldiko lehen hitzordua izango dute asteburu honetan. Taldea Lasarte-Oriako M. Chourraut Kiroldegian izango da, Alebin Ligako 1. jardunaldian lehian. Jardunaldi hau, gure taldeak antolatuta, arratsaldeko 17:00etatik aurrera hasiko da.

Gure taldetik Nora Becerra eta Urko Azpiazu arituko dira lehian. Nora lau estiloetako 100 metrokoan eta bizkar erako 100 metrokoan lehituko da eta Urko berriz, estilo libreko 200 metrokoan eta bizkar estiloko 100 metrokoan.

Deialdien eta lehiaketen inguruko informazio guztia gure webgunean aurkituko duzue, ondorengo estekan: https://www.buruntzaldeaikt.eus/lehiaketa/egutegia

Animorik haundienak denoi!! BRNPWR!!

Iruzkinak