Hitzordu bikoitza larunbatean Andoainen: Benjaminen estreinaldia eta Alebinen bigarren jardunaldia.

Gure taldeko igerlariek bi hitzordu izango dituzte asteburu honetan, biak ere Andoaingo Allurralden.

Alde batetik, benjaminek euren denboraldiko Benjamin Jaialdiko 1. jardunaldia izango dute etxean, Andoaingo Allurralde kiroldegian. Gure txikiek, 2017an, 2016an eta 2015ean jaiotakoek, 50 edo 100 librea eta krol estiloko 6x25 errelebu mistoa izango dute, talde guztietako igerilariak nahastuta. Horren ondoren, 2015 urteko igerilariek 200 librea igeri egiteko aukera izango dute eta amaitzeko, bizkar erako 4x50 erreleboa. Jardunaldi hau arratsaldeko 15:30etatik aurrera hasiko da.

Bestetik, aurreko saioa amaitu ostean eta Andoaingo Allurralden bertan, alebin taldearen txanda izango da, Alebin Ligako 2. jardunaldian. Jardunaldi hau aurrekoa amaitu ostean hasiko da, 18:00 aldera, eta igerilariek lau estiloetako 200 metroak, bizkar erako 200 metrokoa eta tximeleta erako 50 eta 100 metroko probak izango dituzte aukeran. Saio amaieran estilo libreko 4x100 errelebua izango dute.

Deialdien eta lehiaketen inguruko informazio guztia gure webgunean aurkituko duzue, ondorengo estekan: https://www.buruntzaldeaikt.eus/lehiaketa/egutegia

Badakigu Lasarte-Oriako igerilarientzat aste zaila izan dela, matxura baten ondorioz igerilekua itxita dagoelako; beraz, egoera ziurgabe honetan animorik handienak bidaltzen dizkiegu denei. Gozatu ezazue jardunaldiaz!! Denon artean egoera ahalik eta ondoen eramaten saiatuko gara. BRNPWR!!

Iruzkinak