Pasa den abenduaren 13an, Tolosako Usabal kiroldegian XXV. Paco Sanchez Saria ospatu zen. Bertan, gure taldeaz gain, C.D. Fortuna, Zarautz Balea, Taosa igeriketa, C.N. Izarraitz, Ordizia K.E. eta Tolosaldea Igeriketako igerilariek hartu zuten parte.
Gure taldetik Nora Becerra eta Urko Azpiazu alebinak aritu ziren batetik eta bestetik, Xabier Parra, Mikel García, Eneko Goikoetxea, Oihan Rodriguez, Gorka Arizmendi, Nora Tejado, Julen Retegui, Lide Iturbe, Unax Polaina, Luciana Castro, Katixa Iparragirre, Noa Blanco, Izar Iparragirre, Uxue Apeztegia, Iraia Gonzalez, Fermin Bianchi, Nahia Granado, Leire Lopez, Oier Perez eta Oier Azpiazu benjamínak.
Alebinek, bizkar erako 100 metroak, estilo libreko 100 metroak eta lau estiloetako 200 metrokoen artean bina proba burutu zituzten. Benjaminek aldiz, proba bakarra burtzeko aukera zuten eta gehiengoak estilo libreko 50 metrokoan parte hartu zuten. Bular edo bizkar erako 50 metroetan edo estilo libreko 100 metrokoan aritu zenik ere izan zen.
Bai benjaminak eta baita alebinak ere, primeran aritu ziren, markak eta salikapenak alde batera utziz, beraien urduritasunei aurre egin eta ikasitakoa erakutsiz. Goraipatzeko da, beraien artean sortutako giroa eta taldekideak animatzeko erakutsi zuten grina.
Ikaskuntza ederrekoa izan zen arratsaldea, alebinek bidea egiten jarraitzen dute, proba desberdinak igeri eginez eta garapen prozesu egoki batean murgilduta. Buru belarri entrenatzen jarraituko dugu denboraldi amaierara bidean, ikasten jarraituz, ideiak eta ekiteko moduak barneratuz eta horrekin batera gure gaitasuna ahalik eta gehien garatuz.
Benjaminek krol estiloan aurrera pauso handiak egin dituztela ikusi genuen eta igerian gero eta sendoago eta segurtasun gehiagorekin egiten dutela ere bai.
Datorren larunbatean, abenduak 20an, Benajamin ligako 2. jardunaldia eta alebin ligako 3. jardunaldia izango dute Lazkaoko igerileku berrian. Horrekin urteari amaiera emango diote, askok neguko oporraldian entrenatzen jarraituko duten arren.
Aupa Ekipo!! Aupa BIKT!! Burunpower!!


Iruzkinak
Argitaratu iruzkina