Taldeko infantil, junior eta absolutuak pozik berriro ere Hernanin!

Pasa den abenduaren 13an Neguko Ligako 3. jardunaldia ospatu zen, berriro ere Hernaniko kiroldegian eta bertan parte hartzen izan ziren gure taldeko infantil, junior eta absolutuak. Denboraldiko hirugarren jardunaldi honetan, gure igerilariak pixkanaka lehiaketetako martxa hartzen ari direla ikusi genuen haietako batzuk markak hobetzea lortu zutelarik.
Arrazoi ezberdinak direla medio, hainbat igerilarik ezin izan zuten bertan egon baina hala ere, taldeko 10 partaide izan genituen igerilekuan, haien onena emateko prest: Laida Guerrero, Ane Meyer, Nora Miguelez, Amaiur Iparragirre, Nille Becerra, Itxaso Iparragirre, Ander Martinez, Lier Garmendia, June Apeztegia eta Izaro Bautista.

Lehiaketa honetan, gehiengoak 400 libre proba edo lau estiloetako 200 metroetako proba aukeratu zuten, infantilen kasuan Gipuzkoa eta Euskal Herri mailako Neguko Txapelketetan parte hartzeko garrantzitsuak diren probak baitira. Emaitzei dagokienez, partaide guztien artean 10 marka pertsonal ezartzea lortu zuten. Honakoak izan ziren horiek:
  • Izaro Bautistak 400 libre (6:13.30) eta 50 bizkar (47.88) probetan.
  • June Apeztegiak bizkar erako 200 metroetan (3:17.75), proba bereko 100 metroetako pasean (1:36.36) eta bular erako 50 metroetan (48:88).
  • Lier Garmendiak 400 librean (5:11.52) eta proba bereko 200 metroetako pasea (2:35.99).
  • Ane Meyer-ek 400 libre (5:29.72) eta bizkar erako 50 metroko probetan (39.65).
  • Itxaso Iparragirrek-ek 50 bizkar proban (38.06).
Gutxienekoei dagokienean, Lier Garmendiak Euskal Herriko Neguko Txapelketan parte hartzeko txartela eskuratu zuen.

Pausoz pauso aurrera goaz denboraldiarekin eta pozik gaude, pixkanaka entrenamendu gogorrek emandako emaitzak ikusten ari baikara; eta lanean jarraituko dugu! Hurrengo jardunaldia urtarrilaren 10ean izango dute denek Andoaingo Allurralde igerilekuan.

Aupa BRNPWR!!!

Iruzkinak