Asteburu oparoa infantil, junior eta absolutuek Irungo Gipuzkoako Neguko Txapelketan

Brontze 1, maila ezberdinetako gutxieneko berriak eta 9 marka pertsonal, Irunen.
Asteburuan gure taldekideak Irungo Azken Portun ospatu den infantil, junior eta absolutu mailako Gipuzkoako Neguko Txapelketan izan dira lehian. Gure taldetik 6 igerilari bertaratu ziren, nor baino nor gogotsuago; horren erakusgarri dira asteburuan zehar lortutako emaitza eta lorpenak. Infantiletan Lier Garmendia, Itxaso Iparragirre eta Ander Martinez izan genituen eta junior mailan berriz, Amaiur Iparragirre, Nora Miguelez eta Ane Meyer.

9 marka pertsonal hobetzea lortu zuten denen artean
  • Amaiur Iparragirrek 50 bizkar (33.99) eta 50 tximeletan (33.90).
  • Lier Garmendiak 50 bizkar (34.49), 50 libre (29.97), 50 tximeleta (33.00) eta bizkar erako 100 metroetan (1:13.67).
  • Ander Martinezek tximeleta erako 50metroko proban (33.26).
  • Itxaso Iparragirre erreleboko bizkar erako 50ekoan (37.68) eta lau estiloetako 100 metroetan (1:24.44)

Gutxieneko berriak
Lehendik txartela lortuta bazuten ere, hainbat taldekidek Gipuzkoa zein Euskal Herriko Txapelketetan proba gehiagotan parte hartzeko aukera lortu dute asteburu honetan. Hala, Amaiur Iparragirrek 50 bizkar eta 50 tximeletako marka pertsonalak egitearekin batera, Euskal Herriko Udako Txapelketan parte hartzeko gutxienekoak lortu zituen. Ander Martinezek, 50 tximeletan Gipuzkoako Udako txapelketarako gutxienekoa lortu zuen. Itxaso Iparragirrek, erreleboetako 50 bizkarreko proban gutxienekoa lortu zuen Gipuzkoako Udako txapelketarako. Azkenik, Lier Garmendiak 50 tximeletan, 50 libre, 100 bizkar eta 50 bizkar probetan Gipuzkoako Udako Txapelketan parte hartzeko guxtienekoak eskuratu zituen.

Domina bat asteburuan zehar
Brontzezko domina bat lortu zuen Ander Martinezek, infantil kategoriako bular erako 100 metroetakoproban hirugarren postua eskuratuz; domina bakarra lortu genuen arren, igerilariak oso ondo ibili ziren eta pozik atera ziren egindakoarekin.

Erreleboak
Txapelketa honetan bi errelebo egin ditugu. Alde batetik, Amaiur Iparragirre, Ane Meyer, Nora Miguelez eta Itxaso Iparragirre neskak osatutako erreleboa, laur estiloko 4 x 50 proban parte hartu zuten eta maila txukuna agerian utzi zuten. Bestetik, 4x50 libre errelebo mistoan, Lier Garmendia, Ane Meyer, Ander Martinez eta Amairu Iparragirrek, haien aurreko marka hobetu zuten. Zorionak denoi!

Hurrengo zitak
Hemendik aurrera, gure igerilariek neguko zatirako gelditzen diren txapelketa nagusiak prestatzen jarraituko dute. Hala, otsailaren 21 eta 22an Amaiur Iparragirre Junior eta Absolutu mailako Euskal Herriko Neguko Txapelketan lehiatuko da Iruñan; otsailaren amaieran Infantil kategoriako Euskal Herrikoa izango du Lier Garmendiak eta Gipuzkoako neguko saria izango da, otsailaren 21ean.

Zorionak igerilari guztiei egindako lehiaketagatik eta arrazoi bat edo beste medio bertan nahi bezala egon ahal izan ez zutenei edo euren helburua lortzerik izan ez zutenei animoak lanean jarraitzeko.

Aupa zuek! Burunpower!!


Iruzkinak