Bi hitzordu berri dauzkagu Lazkaon larunbat honetarako


Alde batetik, benjaminek euren denboraldiko Benjamin Jaialdiko 3. jardunaldia izango dute Lazkaoko Joxemiel Barandiaran kiroldegian. Gure txikiek, 2015ean, 2016an eta 2017an jaiotakoek, 50 edo 100 bular eta tximeleta eran egindako hanken 6x25 errelebu mistoa izango dute, talde guztietako igerilariek nahastuta. Honen ondoren, 2015ean jaiotakoek bular erako 200 metroko proba egiteko aukera eta tximeleta erako 4x50 erreleboa egiteko aukera izango dute. Jardunaldi hau arratsaldeko 15:30etatik aurrera hasiko da.

Bestetik, aurreko saioa amaitu ostean eta Lazkaoko Joxemiel Barandiaran kiroldegian bertan, alebin taldearen txanda izango da, Alebin Ligako 4. jardunaldian. Jardunaldi hau aurrekoa amaitu ostean hasiko da, 17:45ak aldera, eta igerilariek bular erako 200 metrokoa, 50 libre proba, bizkar erako 100 metroak edo tximeleta erako 50 metrokoa izango dituzte. Saio amaieran estilo libreko 4x200 errelebua izango dute.

Deialdien eta lehiaketen inguruko informazio guztia gure webgunean aurkituko duzue, ondorengo estekan: https://www.buruntzaldeaikt.eus/lehiaketa/egutegia#h.hmabon9jcse8

Animorik haundienak denoi!! BRNPWR!!

Iruzkinak