Amaiur Iparragirre gustora Euskal Herriko txapelketan

Gure igerilaria den Amaiur Iparragirre, Iruñeako Amaya Kirol Hirian otsailaren 21 eta 22an ospatu zen junior eta absolutu mailako Euskal Herriko Neguko Txapelketan izan zen, zenbait probetan sailkatua izan ondoren.

Bi egunetan zehar 4 proba ezberdinetan aritu zen: 100 librean, 4 estiloetako 200 metroetan eta bizkar zein libre erako abiadura proba motzetan, hau da, 50 metroetan. Kontuan hartuta Amaiurrek igerileku luzean ez duela esperientzia handirik izan, emaitza politekin itzuli da etxera, azken bi proba horietan marka pertsonalak egin dituelarik; 34.70 eta 29.26, hurrenez hurren.

Esperientzia aberasgarria izan da berarentzat eta lanean jarraitzeko gogotsu dago.

Aupa Amaiur, txapelketa ona! Orain hurrengo zita ezberdinetarako lanean jarraitzea tokatzen da. Animo asko!

Iruzkinak