Joan den martxoaren 17an Benjamin Jaialdiaren 4. jardunaldia ospatu zen Tolosako Usabal kiroldegian. Hauek izan ziren bertan parte hartu zuten gure igerilariak: Oier Azpiazu, June Lasarte, Oier Perez, Leire Lopez, Naroa Mitxelena, Iraia Gonzalez, Noa Blanco, Izar Iparragirre, June Galan, Julen Retegui, Mae Muga, Nora Tejado, Gorka Arizmendi, Lide Iturbe, Eneko Goikoetxea, Oihan Rodriguez, Iñaki Imanol Iruretagoyena, Fermin Bianchi eta Nahia Granado.
Arratsaldea 25 metroko bualar hanken serie batekin hasi genuen, eta hori oso baliagarria izan zitzaigun estilo horren ostikadaren eraginkortasuna eta efizientzia baloratu ahal izateko. Probatxo hau, normalean egiten dugun bezala, talde ezberdinetako igerilari guztiak nahastuta igeri egin zuten.
Ondoren, jardunaldiari ekin genion, eta 25 tximeleta eta 50 tximeleta izan genituen proba nagusi. Laburrenean Naroa Mitxelena, Izar Iparragirre, June Galan, Julen Retegui, Mae Muga, Nora Tejado, Gorka Arizmendi, Eneko Goikoetxea, Oihan Rodriguez, Iñaki Imanol Iruretagoyena, Fermin Bianchi, Noa Blanco eta Nahia Granado aritu ziren eta, 50 metrokoan berriz, Oier Perez, Oier Azpiazu, June Lasarte, Leire Lopez eta Iraia Gonzalez aritu ziren. Estilo hau lantzen denbora gutxi daramagula kontuan hartuta, denek erakutsitako maila ikaragarria izan zen.
Ondoren, une garrantzitsu bat iritsi zen, gure igerilari Oier Perez-ek 400 libreko proban parte hartu baitzuen. Gogo handia erakutsi zuen, eta batez ere ausardia. Kontuan izan behar da adin horietan oso proba zorrotzak direla eta bakarrik egin zuela igeri. Gure igerilariak saio ikusgarria izan zuen, ziur gaude etorkizun ona izango duela horrela jarraitzen badu.
Saioa amaitzeko bular estiloko 4x50 errelebu mistoa izan zuten 2015ean jaiotakoek.
Oso pozik gaude azken jardunaldi honetan ikusitakoekin. Gure haurrek hobekuntza oso handia egin dute, eta erakutsitako gogoak, ilusioak eta esfortzuak motibatzen gaituzte. Apirilaren 25ean Hernanin izango dugu hurrengo jardunaldia. Bertan, dagoeneko prestatzen eta igeri egiteko irrikaz dauden lau estiloetako 100 eta 200 metroko probak izango ditugu.
Aupa Buruntxikiak!

Iruzkinak
Argitaratu iruzkina