Ederki aritu da Lier igerileku luzeko bere estreinaldian

Pasa den asteburuan, larunbat eta igandeko goiz eta arratsaldeko jardunaldietan, Euskal Herriko Neguko Infantil Txapelketa ospatu zen Getxon eta gure taldeko Lier Garmendia bertan izan zen. Igerileku luzean lehiatzen zuen lehen aldia izanda ere, ederki aritu zen, eta maila ederrean dagoela erakutsi zuen.

Getxon, lau probari egin behar izan zion aurre: tximeleta erako 50 eta 100 metroak, 100 bizkar proba eta libre erako 50 metrokoa. Lau probatan ezarri zituen marka petsonalak eta horietatik bitan Euskal Herriko udako txapelketan parte hartzeko gutxienekoak lortu zituen.

Marka pertsonalak honakoak dira:
  • 50 tximeletan 33.63.
  • 100 tximeletan 1:20.22.
  • 100 bizkar proban 1:16.37.
  • 50 librean 30.35.
Esan bezala, bi probatan lortu zuen udako Euskal Herriko Infantil mailako txapelketarako beharrezko denboretan igeri egitea: bizkar erako 100 metroetan eta 50 librean.

Orain atseden pixka bat hartu eta Aste Santu aurretik, martxoaren 28 eta 29ko asteburuan izango duten lehiaketarako indarrak hartzea tokatzen zaio, horrekin emango baitiote amaiera denboraldiaren lehen zati honi.

Zorionak Lier egindako txapelketagatik!

Iruzkinak