Pasa den larunbatean, martxoaren 7an, Alebin Ligako 5. jardunaldia ospatu zen Tolosako Usabal kiroldegian. Gure taldetik Nora Becerra eta Urko Azpiazuk hartu zuten parte.
Jardunaldia bera emakumezkoen estilo libreko 800 metrokoarekin hasi zen eta honen ondoren emakumezkoen 100 librearen txanda izan zen, Nora Becerrak igeri egin eta bere marka hobetzea lortu zuelarik. Hurrengo probak gizonezkoen tximeleta estiloko 100 eta 200 metrokoak izan ziren eta ondoren, 50 bularreko proba etorri zen. Norak eta Urkok aparteko taktika erakutsi zuten eta beraien marka pertsonalak hobetu zituzten.
Hauek izan ziren azken jardunaldi honetan lortutako marka hobekuntzak:
- Nora Becerrak 100 libre eta 50 bular
- Urko Azpiazuk 50 bular
Denboraldia aurrera doa, azken jardunaldi honek gogor lan egiteko balio izan digu eta hobekuntza nabarmenak ikusi ditugu. Denboraldi amaiera indar askorekin bukatuko dugula ziur gaude. Hurrengo jardunaldia iristeko desiatzen gaude eta entrenamenduetan gogor ari gara igerian, hitzordua prestatzeko.
Zorionak bioi! Burunpower!

Iruzkinak
Argitaratu iruzkina