Lau urre, zilar bat, brontze bat eta 12 marka pertsonal Zarautzen ospatutako Neguko Gipuzkoako Sarian
Larunbatean, otsailaren 21ean, Gipuzkoako Neguko Saria ospatu zen Zarauzko kiroldegian eta bertan izan genituen lehian Laida Guerrero, Nille Becerra, Nora Miguelez, Itxaso Iparragirre, Ander Martinez, Aitor Estanga, June Apeztegia, Izaro Bautista, Aiala Erro eta Nara Larretxea. Gehiengoak igeri egindako proba guztietan haien markak hobetzea lortu zuen eta horrez gain, podiumean ere izan genituen gureak.
Lortutako marka pertsonalak honakoak izan ziren:
- June Apeztegiak lau estiloetako 100 metroetan (1:35.18), bizkar erako 100 metroetan (1:35.24) eta proba bereko 50 metroko pasean (42.96).
- Ander Martinezek lau estiloetako 200 metroetan (2:49.60).
- Nille Becerrak lau estiloetako 100 metroetan (1:28.21).
- Aitor Estangak bizkar erako 50 metroetako proban (36.43).
- Aiala Errok tximeleta erako 50 metroetan (46:09), lau estiloetako 200 metroko proban (3:18.65) eta libre erako 200 metroetan (2:45.49).
- Nara Larretxeak lau estiloetako 100 metroko proban (1:32.05).
- Izaro Bautistak lau estiloetako 100 metroetan (1:36.81) eta libre erako 100 metroko proban (1:21.11).
Dominei dagokienean, infantil kategorian bakarrik banatu ziren eta denera sei izan ziren gure taldekideek lortutakoak. Ander Martinezek 2 urre eskuratu ziuten, Nara Larretxeak urre bat, Itsaso Iparragirrek urre bat eta zilar bat eta June Apeztegiak brontze bat.
Zorionak denoi lortutakao emaitzengatik!! BRNPWR


Iruzkinak
Argitaratu iruzkina