Asteburu honetan zehar, klubeko igerilari helduenek hitzordu ezberdinak izango dituzte.
Batetik, sailkatzea lortu duten igerilariek asteburu osoan zehar Gipuzkoako Open Saria izango dute, Donostiako Paco Yoldi igerilekuan. Goizeko jardunaldiak 9:30etan hasiko dira eta arratsaldekoak berriz 17etan larunbatean eta 16:30etan igandean.
Bestetik, Gipuzkoa Open Sarirako sailkatu ez diren igerilariak Oñatin izango dira larunbat arratsaldean, Gipuzkoako Udako XV. Sarian. Txapelketa arratsaldeko 15:30etan hasiko da.
Deialdien eta lehiaketen inguruko informazio guztia gure webgunean aurkituko duzue, ondorengo estekan: https://www.buruntzaldeaikt.eus/lehiaketa/egutegia#h.9xischp06awl
Animorik haundienak denoi!! BRNPWR!!

Iruzkinak
Argitaratu iruzkina