Pasa den larunbatean, urriaren 17an, gure taldeko nagusienak (infantil, junior eta absolutuak) Lasarte-Oriako igerilekuan izan ziren, Neguko Ligako lehen jardunaldiarekin denboraldiari hasiera emanez. Guztira 6 igerilari izan genituen bertan: June Apeztegia, Izaro Bautista, Nara Larretxea, Arane Erro, Lier Garmendia eta Urko Azpiazu.
Denboraldiarekin hasi berri gauden honetan, probetan erabilitako teknika eta taktikan jarri genuen fokoa, lortutako denborak bigarren plano batean utziz; hala ere, denen artean 11 marka pertsonal ezarri zituzten gureek.
Txapelketa hau denboraldiko lehena izan dela eta soilik 5 asteko entrenamendua dugula kontuan hartuta, batez ere helduenentzat, ez da erraza aurreko denboraldiko erritmoetan igeri egiten egotea, baina kasu honetan, denek hobetu zuten beren markaren bat. Orain, asteak aurrera joan ahala norbere gaitasunak hobetzea eta ikaskuntzan aurrera egitea da helburua, horrekin batera marka hobekuntza gehiago ere etorriko direlarik.
Honakoak izan ziren lortutako marka pertsonalak:
- Lier Garmendiak, 50 bular eta 100 libre
- Izaro Bautistak, 50 bular eta 100 libre
- Arane Errok, 100 libre eta 200 lau estiloak
- Nara Larretxeak, 100 libre
- June Apeztegiak, 50 bular eta 100 libre
- Urko Azpiazu, 50 bizkar eta 100 libre
Ederra da denak elkarrekin talde giroan animatzen, elkar laguntzen eta esperientziak elkarbanatzen ikustea.
Hurrengo astean Hernanin izango dute Neguko Ligako bigarren jardunaldia igerilari hauek, urriaren 31ean. Bitartean lanean jarraituko dugu akatsak zuzendu, ondo egindakoak mantendu eta pixkanaka progresatuz.
Aupa BURUNPOWER!!
