Gure igerilari helduenek denboraldiko lehen hitzordua izango dute asteburu honetan. Taldea etxean izango da, Lasarte-Oriako Maialen Chourraut Kiroldegian, Neguko Ligako 1. jardunaldian lehian. Jardunaldi hau arratsaldeko 15:30etatik aurrera hasiko da eta hitzordua 14:15tan ezarri zaie igerilariei, kiroldegi kanpoan elkartuko direlarik.
Deialdien eta lehiaketen inguruko informazio guztia gure webgunean aurkituko duzue, ondorengo estekan: https://www.buruntzaldeaikt.eus/lehiaketa/egutegia
Animorik haundienak denoi!! BRNPWR!!
