Gaur goizean (10etan) Neguko Sari Internazionaleko kanporaketa serieak ospatu dira Anoetako Paco Yoldi igerilekuan. Bertan igeri egiteko taldeko partaidetza altua izan da. Igeri egin duten igerilariak hauek izan dira: Jone Vazquez, Naroa Goikoetxea, Itsaso Tolosa eta Garazi Alkorta nesketan. Mutiletan aldiz, Oier Mitxelena, Haitz Mitxelena, Iñigo Ibarburu, Mikel Arribillaga eta Mikel Esnal izan dira partehartzaileak. Parte hartu ez duen arren Kevin Iglesias ere bertan izan da taldekideekin berketa saioan eta animatzen. Benetan txalotzekoa bere jarrera.
Emaitzei dagokionez 9 marka pertsonal hobetzea lortu dute igerilariek goizean: Iñigo Ibarburuk 100 tximeletan (1' 12'' 36 50E) eta 100 libren (1' 04'' 25 50E), Mikel Arribillagak 50 bizkar frogan (33'' 02 50E), 50 libren (28'' 31 50E) eta 100 bizkar frogan (1' 11'' 36 50E), Jone Vazquez-ek 50 libren (34'' 82 50E), Haitz Mitxelenak 50 tximeletan (30'' 03 50E) eta 100 libren (1' 02'' 00 50E) eta Naroa Goikoetxeak 50 bular-en (38'' 96 50E)
> Garazi Alkorta: 100 tximeleta (8. postua 1'24''73)
> Naroa Goikoetxea: 50 bular (7. postua, 38''49 bere marka onena hobetuz) eta 100 bular (7. postua, 1'27'35)
> Alazne Egiazabal: 50 bular (8. postua, 38''68) eta 50 libre (7. postua, 30''69).
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina