Alebinak ere martxan dira jada!

Alebin taldeak bere jardunaldien denboraldiari hasiera eman zion joan den larunbatean Andoaingo Allurralde igerilekuan ospatu zen Alebin Ligako 1. jardunaldiarekin, gure taldeak antolatuta.
Gure taldetik 2014 urtean jaiotako Nora Becerra izan genuen eta 2015 urtean jaiotakoen artean berriz, Oier Perez, Oier Azpiazu, Uxue Apeztegia, Arane Erro, Malen Diez, Iraia Gonzalez eta Leire Lopez. Denek lehen jardunaldi oso ona egin zuten, marka hobekuntza askorekin.

Aurtengo denboraldian, Gipuzkoako Federazioak kluben parte-hartzearekin batera, aldaketak txertatu ditu Alebinen Ligako jardunaldietan, proba eta antolakuntzei dagokienean:
  • Erreleboak ez dira jardunaldi guztietan egingo; alde horretatik, lehengo honetan ez dira taldekako proba horiek egon.
  • Orain arte ohikoak izan ez diren proba ezberdinak ere sartu dituzte kategoria honetan: 25, 75 eta 150 metrokoak. Lehen jardunaldi honetan, 25 tximeleta eta 150 krol izan ziren ez-ohiko probak.
  • Igerilari bakoitzak, jardunaldi bakoitzean banakako hiru proba igeri egin ditzakete, edo banakako bi proba eta errelebo bat.
Orokorrean oso pozik atera ginen. Lehen jardunaldian euren burua proban jartzeko parada ederra izan zuten denek eta, markak alde batera utzita, igeriketa teknikan eta taktikan lan egiteko aukera ona baliatu zuten denek. Deskalifikazioren bat izan zen, eta baita inzidentziak ere; beraz, horiek landu eta zuzentzea da orain erronka, Tolosan izango duten hurrengo jardunaldirako prestatzeko.

Kronikari amaiera eman aurretik, jardunaldian laguntzen izan ziren bolondresei gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu, euren laguntzarik gabe jardunaldia burutzerik ez genuke izango eta. Mila esker Ohiana Gonzalez, Sebastián Bianchi, Aitziber Martiarena, Dani Garmendia, Ivan Granado, Segio Lopez, Maialen Lopez, Jose Becerra eta Amalur Yuberori!

Ildo beretik jarraitu ekipo! BRNPWR!