HERNANI SARIA | TROFEO HERNANI

Abenduaren 11n, goizeko 9' 30tan ospatu da XIV Hernaniko Saria. Bertan Gipuzkoako igerilari hoberenak izan dira, eta tartean gure igerilariak. Hauek izan dira parte hartu duten taldeak: Hernani KE, Bardulia IKT, Fortuna CD eta Buruntzaldea IKT.
Oso goiz emankorra izan da emaitza eta postu aldetik.
Guztira 10 domina ekarri dituzte taldeko igerilariek: Iñigo Ibarburu ( urrea 50 tximeleta), Garazi Alkorta (brontzea 50 tximeleta), Haitz Mitxelena (brontzea 100 tximeleta), Mikel Arribilaga ( urrea 50 bizkar eta brontzea 100 estiloetan), Itsaso Tolosa (urrea 50 bizkar), Naroa Goikoetxea ( zilarra 100 bular), Jone Vazquez (brontzea 50 libre), Mikel Esnal (urrea 100 libre) eta Oier Mitxelena (brontzea 100 libre) izan dira proba indibidualetan sarituak.

Dominez gain emaitza onak lortu ditu taldeak sari honetan. Aipatzekoak izan dira Hitz Mitxelenaren 1' 03'' 93ko denbora 100 tximeleta frogan, eta baita Mikel Arribilagaren 32'' 03a 50 bizkar frogan.

Talde bezela nesken erreleboa izan zen bigarren postua eskuratu zuena Fortuna CD taldearen atzetik.

Taldeak bide ona hartu duela dirudi, beraz animo guztioi eta segi horrela !!

EMAITZAK/RESULTADOS

Iruzkinak