| Buruntzaldea IKT-ko benjamin eta alebinak | 
Taldeko gazteak Hernaniko igerilekuan izan ziren, Ligako 3. Jardunaldian parte hartzen.
Benjaminak 
Txikienek  50 metro bular proban parte hartu zuten lan polita eginaz.
Nesketan,  IRATI ARZALLUZ (1:03), IZADI BILLARON eta NEREA GARCIAk parte hartu  zuten eta mutiletan berriz IKER CHAVES (1:11), ALEX URBANO eta ENEKO  OTEROk.  
100 metro bular proban, nagusitasun osoz,  jokatutako serie guztietan Buruntzaldeako igerilariak izan ziren lehen  postuetan agintzen. Nesketan NAHIA JIEk erakustaldia eman zuen 1:45eko  markarekin, nesketako sailkapen orokorrean irabazteaz gain, Gipuzkoako  markarik onena lortuz (mutilek ere ezin izan zuten Nahiaren marka  hobetu). Bere atzetik, oso gertu amaitu zuten proba LEIRE CARCEDOK  (2:00), AMAIA IZAGIRREK (2:04), ERIKA RODRIGUEZ, NORA IRAZUSTA eta  ENERITZ BUIZAK.
Mutiletan, JON SOTOk lehen postuagatik borrokatzen ibili  zen eta 1.51ko marka bikaina lortu zuen. Bere taldekideak diren IBON ETXARRIk  (1.57) eta ARGOITZ TARDIOk ere proba oso ona egin zuten.
Azkenik, 6x25  metro tximeleta erreleboan, lehen metroetatik probaren agintea hartu  eta Buruntzaldeako igerilariak txapeldunak izan ziren gainerako talde  guztiei erakustaldi bat emanaz, azkar igeri egiteaz gain, tximeleta  estilo dotorea erakutsi zuten. Errelebo hau JON SOTO, NORA IRAZUSTA,  NAHIA JIE, LEIRE CARCEDO, IBON ETXARRI eta ARGOITZ TARDIOk osatu zuten.
Sailkapeneko lehen postuetan bukatu zuten guztiek, beraz zorionak guztioi egindako lan txukunagatik!!
Sailkapeneko lehen postuetan bukatu zuten guztiek, beraz zorionak guztioi egindako lan txukunagatik!!
Alebinak 
50 metrotako proba azkarrean parte  hartu zuten MAIALEN CASADO (37:5) eta JANIRE BERASARTE (41:8) neskek.  Mutiletan berriz, BEÑAT ALKORTAk (41.4) eta IÑAKI ETXEBESTEk (43:3) oso  proba polita egin zuten, estilo dotorearekin txukun igeri eginaz.  
Amaitzeko,  200 metro bular proba gogorrean parte hartu zuten MAIALEN CASADO  (4:04), JANIRE BERASARTE (4:09) eta BEÑAT ALKORTAk (4:23) oso proba  txukunak egin zituzten eta azken metroetaraino indarrak atera zituzten.   
MIKEL SOTOk, 200 metro bularrean garaipena lortu zuen.  Lehen 100 metroetan, indarrak ondo gorde zituen eta bigarren ehunekoan  erakustaldia eman zuen, progresiboki azeleratuz joan zen, probaren  agintea hartu eta erraztasunez irabazi arte.
Giro onean,  garaipen askorekin eta markak hobetuz, arratsalde borobil bat eskeini  ziguten buruntzaldeako igerilari gazteenek.
Aupa Ekipo!!
ErantzunEzabatuEderki ari zarete denak! Animo eta segi horrela !!