IGERILARI BENJAMIN ETA ALEBINAK, BIKAIN
Pasa den larunbatean Buruntzaldea IKT-ko benjamin eta alebinek ligako 5. jardunaldia ospatu zuten, Tolosan.
Taldeko alebinak Naiara animatzen |
Lehenengo urteko benjaminek 100 estiloak froga izan zuten eta ederki aritu ziren. Irati Arzallus izan zen nesketan azkarrena 2'03''99 denborarekin bigarren sailkatuz eta mutiletan berriz, Lander Sorozabal, 2'21''53 denborarekin hirugarren izan zelarik. Nerea Garcia (2'37''41) eta Izadi Villaron (2'37''48) ere bikain aritu ziren eta Eneko Oterok, deskalifikatua izan bazen ere esfortzu ederra egin zuen.
Bigarren urteko benjaminak
Bigarren urteko benjaminak ere bikain aritu ziren froga berean. Nesketan, lehen lau sailkatuak gure taldekoak izan ziren. Nahia Jie Villamediana izan zen lehena (1'35''34), bigarren Nora Irazusta izan zen (1'49''38), hirugarren Amaia Izagirre (1'51''41) eta laugarren Leire Carcedo (1'51''47). Eneritz Buiza ere bikain aritu zen baina igerian zegoela ur tragoa irentsi zuela eta, azkenean zazpigarren izan zen (2'18''59). Mutiletan Jon Soto bigarren izan zen (1'39''93), Argoitz Tardio hirugarren (1'51''81) eta Asier Serrano seigarren (2'00''19).
Benjaminen erreleboa
Benjaminen erreleboa
Benjaminek, froga indibidualetaz aparte, 6x25 libre erreleboan hartu zuten parte eta bigarren urtekoak lehen postua egin zuten 1'56''25 denborarekin. Lehen urteko benjaminen erreleboak ere lan ederra egin zuen (2'35''68, hirugarren postua). Errelebo honetan gainera, Unai Zaldua eta Xabier Etxeberria lehen aldiz taldearekin lehiatzen izan ziren eta entrenatzen denbora gutxi badaramate ere, benetan ederki aritu ziren.
Alebinak
Alebinak
Alebinei dagokionez, lehen urtekoek 50 tximeleta eta 200 estiloak frogak izan zituzten eta bigarren urtekoek 100 tximeleta eta 200 estiloak.
Denak bikain aritu ziren eta neskek aurreko postuetan amaitu zuten ia beti. 50 tximeletan, nesketan, Janire Berasarte bigarren izan zen (46''68) eta Ainara Garcia hirugarren (47''03). Mutiletan aldiz, Beñat Alkorta zortzigarren izan zen (45''62), Iñaki Etxebeste 13garren (53''24) eta Josu Serrano 15garren (55''06). 200 estiloak frogan Ainara Garcia lehenengo sailkatua izan zen 3'27''90 denborarekin eta Janire hirugarren izan zen (3'47''21). Mutiletan, Beñat Alkorta 11garren izan zen (3'32''69) eta Iñaki Etxebeste 16garren (4'10''65).
Azken urteko alebinak
Azken urteko alebinak
Naiara Lizaso 200 estiloak frogan |
C kategorian, gure taldetik Naiara Lizaso bakarrik aritu zen. 100 tximeleta frogan lehenengo izan zen 1'28''09 denborarekin eta 200 estiloak frogan bigarren 3'08''99 markarekin.
Orokorrean gure igerilariak bikain ibili ziren ligako azken jardunaldi hontan eta alebinei dagokionez, Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketan lan ona egiteko moduan daudela uste dugu. Gainontzekoentzat hurrengo zita Lasarteko Trofeoa izango da.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina