TXAPELDUN BIKOITZA eta BI LAUGARREN POSTU ALEBINEN GIPUZKOAKO TXAPELKETAN
Igande hontan, Ordizian, Gipuzkoako eskolarteko txapelketa ospatu da. Txapelketa hontan Mikel Soto eta Naiara Lizaso izan dira parte hartzen eta biek emaitza bikainak lortu dituzte.
Alde batetuk, Naiarak 100 tximeleta eta 100 libre frogetan, bietan urrezko dominak lortu ditu eta gipuzkoako txapeldun izan da. 100 tximeletan ez du bere marka hobetzerik izan eta 1'29''14 egin du. 100 libren aldiz 1'12''92 eginez bere marka 5 segundutan hobetzea lortu du. Bi froga hauetan lortutako emaitzek gipuzkoako selekzioarekin Euskadiko Joko Eskolarretan parte hartzeko txartel zuzena ematen diote eta beraz, Gasteizen izango da maiatzaren 28an gipuzkoako taldearekin.
Bestetik, Mikelek ere lan bikaina egin du 100 eta 200 bular frogetan. Oso gutxigatik (100eko frogan segundu erdiagatik eta 200ekoan segundu bat baino gutxiagogatik) ez du dominarik lortu eta bietan laugarren izan da. Mikelek bi frogetan bere markak 8 segundutan hobetzea lortu du igeri bikain eginez. 100 bular frogan 1'32''43 egin du eta 200ean aldiz 3'16''06. Mikelek Euskadiko Joko Eskolarretarako txartel zuzena lortu ez badu ere, egindako marka eta postuak direla eta Naiararekin batera bertan izango dela pentsatzen dugu. Ea horrela den, emango dizuegu honen berri.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina