GIPUZKOAKO UDAKO TXAPELKETA | CTO DE GIPUZKOA DE VERANO

3 GIPUZKOAKO TXAPELDUN, 3 TXAPELDUN ORDE, BRONTZE BAT, 2 EUSKADIKO GUTXIENEKO, 21 MARKA PERTSONAL eta 9 ERRELEBOKO TALDEKO MARKA Gipuzkoako Udako Txapelketan

Infantilak:
  • Itsaso Tolosa Gipuzkoako Txapeldun izan zen 200 bizkar frogan eta txapeldun orde 100 tximeletan eta 100 bizkar-en.
  • Iñigo Ibarburu Gipuzkoako Txapeldun izan zen 200 tximeletan eta 50 tximeletan. 100 tximeletan Txapeldun orde izan zen.
  • Garazi Alkorta hirugarren izan zen 50 tximeletan.


Asteburu hontan, Bergaran, Gipuzkoako Infantil, Junior, Promesa eta Absolutuen Gipuzkoako Txapelketa ospatu da. Emaitza oso onak lortu dituzte taldekideek eta giroa benetan bikaina izan da.
Honetaz gain, taldekide gehienek gutxienez 6 froga egin dituztela esan beharra daukagu eta neke handiari aurre egin behar izan dioten arren, igeri bikain egin dutela eta talde giro ederra mantendu dutela azpimarratu behar dugu.
Aupa zuek !!

Taldekideak txapelketaren amaieran


Larunbata goiza

Larunbat goizean 200 bular, 100 Libre froga indibidualetan hartu genuen parte eta baita 4x200 libre erreleboetan ere, bai nesketan eta baita mutiletan ere.
200 bular frogan Naroa Goikoetxeak hartu zuen parte. Naroak 3'01''52 egin zuen 5. postuan sailkatuz eta bere marka 2 segundutan hobetuz.
Bestetik 100 libre frogan Jone Vazquez,Garazi Alkorta, Kevin Iglesias, Unai Bueno, Mikel Arribillaga eta Mikel Esnalek hartu zuten parte. Jonek, Unaik, eta Arribillagak beren markak hobetzea lortu zuten, eta Mikel Esnalek bere marka hobetu ez bazuen ere laugarren postuan amaitu zuen.
Saioa amaitzeko infantil batzuekin erreleboa absolutuetan hartu genuen parte eta bikain ibili ziren gure igerilariak. Neskek ( Garazi,Naroa, Itsaso eta Alazne) laugarren postuan amaitu zuten eta bertan Garazi Alkortak marka pertsonala egin zuen lehen postan. Mutilek aldiz hirugarren postu bikain batean amaitu zuten (Haitz, Arribillaga, Iñigo eta Mikel Esnal).

Larunbata arratsaldea

Larunbat arratsaldea erreleboekin hasi genuen berriro ere. 4x50 estiloak oraingoan, nesketan eta mutiletan. Txapelketa osoan bezela errelebo absolutuetan infantil batzuekin hartu genuen parte eta oraingoan ere bikain ibili ziren. Nesketan (Itsaso, Naroa, Alazne eta Garazi) hirugarren izan ginen eta mutiletan ere bai (Arribillaga, Oier, Haitz eta Mikel Esnal).
Lehen proba indibiduala 200 bizkar izan zen. Lehendabizi Mikel Arribillagak hartu zuen parte. Mikelek bere marka berdinduz bosgarren postuan amitu zuen. Nesketan Itsaso Tolosa Gipuzkoako Txapeldun izan zen 2'30'99 denborarekin bere marka hobetuz eta inoiz baino hobeto igeri eginez.
Parte hartu genuen hurrengo froga 100 bular izan zen. Bertan Jone Vazquez, Naroa Goikoetxea eta Alazne Egiazabal izan genituen. Naroak (1'22''96) eta Alaznek (1'23''03) marka pertsonalak lortu zituzten froga hontan eta beraien arteko lehia zirraragarria izan zen.
Azken froga 50 tximeleta izan zen. Froga hontan Iñigo Ibarburuk, Haitz eta Oier Mitxelenak eta Garazi Alkortak hartu zuten parte.Iñigok 29''31rekin eta Garazik 35''91rekin marka pertsonalak egin zituzten. Lehenak Gipuzkoako Txapeldun titulua eskuratu zuen eta Garazi brontzea izan zen.
Saioa amaitzeko gizonezkoen 4x100 libre erreleboa jokatu genuen. Haitzek, Oierrek, Iñigok eta Esnalek osatutako erreleboak 4. postua lortu zuen eta lehenengo postan Haitzek marka pertsonala egin zuen (59''77).

Igande goiza

Igande goiza errelebo berri batekin hasi genuen, 4x50 libre neska eta mutiletan. Mutilek laugarren postua lortu zuten eta neskek bosgarrena. Mutiletan Iñigo Ibarburuk marka pertsonala egin zuen (26''59).
Parte hartu genuen lehen proba indibiduala 200 libre izan zen. Unai Buenok (2'22''79) eta Mikel Esnalek (2'05''47) beren markak hobetzeaz gain froga honetako Euskadiko gutxienekoak lortu zituzten. 
Jarraian, 100 tximeleta frogan alde batetik Itsaso Tolosak zilarrezko domina lortu zuen 1'13''99rekin bere marka hobetuz. Iñigo Ibarburuk ere postu bera lortu zuen froga hontan baina ez zuen bere marka hobetzerik izan. Helduetan, Haitzek ere bigarren postua lortu zuen eta Oierrek laugarrena. Oierrek gainera bere marka hobetzea lortu zuen (1'05''15)
Naroa eta Alazne izan ziren lehiatzen hurrengoak. Biek bikain igeri egin zuten eta Naroak bere marka haustea lortu zuen froga hontan ere (37''35).
Saioa amaitzeko 4x100 libre erreleboa, nesketan oraingoan. Kasu honetan gure neskek bikain igeri egin bazuten ere, aldez aurretik salto egiteagatik deskalifikatuak izan ziren.

Igande arratsaldea

Saioaren haseran 50 libre froga izan genuen. froga hontan Jone Vazquez, Garazi Alkorta, Mikel Esnal, Oier Mitxelena, Alazne Egiazabal eta Kevin Iglesiasek hartu zuten parte. Garazik (33''13) eta Kevin Iglesiasek (30''34) marka pertsonalak egin zituzten.
Hurrengo frogan, 200 tximeletan, Iñigo Ibarburu eta Haitz Mitxelena izan genituen. Azken saioko nekea eta entrenamendu kargaren ondorio bezala ezin izan zituzten beren markak hobetu baina Iñigok urrezko domina lortu zuen eta Haitz bigarren izan zen absolutu mailan.  
Itsaso eta Mikel Arribillaga izan ziren hurrengoak 100 bizkar frogan. Froga hontan Itsasok domina berri bat lortu zuen, zilarrezkoa oraingoan.
Azken froga indibidualean, 400 libren, Unai Bueno eta Kevin Iglesias izan genituen. Biak bikain ibili ziren beren denborei jeitsialdi nabarmena emanez. Unaik 5'00''60 egin zuen eta Kevinek 5'02''54. Bikain ibili ziren biak.
Txapelketako azken froga errelebo berri bat izan zen: 4x100 estiloak, nesketan eta mutiletan. Neskek hirugarren postua lortu zuten eta mutilek bosgarrena.

Bikain ibili dira beraz gure igerilariak. Gehiago ezin eskatu. Datorren asteburuan Euskadiko Udako Txapelketan izango dira, infantilak Irunen eta besteak Gasteizen (Mendizorrotzan). Zorte onena opa diegu denei !!

AUPA EKIPO !! AUU!! AUU!! AUUUUU!!!

Iruzkinak