SELEKZIOEN ARTEKO EUSKADIKO TXAPELKETA | CTO DE EUSKADI DE SELECCIONES





IÑIGO IBARBURU 200 TXIMELETAN 2. SELEKZIOEN ARTEKO EUSKADIKO TXAPELKETAN (2'25''39)
  • 100 Tximeletan deskalifikatua izan zen eta ezin izan zuen igeri egin
  • 200 Tximeletako marka 4 segundutan hobetu zuen

Iñigo Ibarburu Gipuzkoako Selekzioarekin
Gasteizen.



Pasa den larunbatean Gasteizen Selekzioen arteko Euskadiko Txapelketa ospatu zen. Bertan taldekoa den Iñigo Ibarburu izan zen lehiatzen. Iñigok bi probatan hartu zuen parte, 100 eta 200 tximeletan.

Goizeko proban, 100 tximeletan, Iñigok ezin izan zuen proba ikusi besterik egin. Izan ere, nerbioen ondorioz irteeran aldez aurretik irten eta deskalifikatua izan zen. Pena haundia izan zen, hirugarren denbora onenarekin ateratzen baitzen eta bigarren sailkatzeko aukera handiak ikusten genituelako.

Arratsaldeko saioan, goizeko kalearekin gogoz indartuta, 200 tximeletan indartsu egin zuen igeri. Iñigok 2'25''39 egin zuen bigarren sailkatuz eta bere marka pertsonala 4 segundutan hobetuz.






Orokorrean, Gipuzkoako selekzioa nagusitasun osoz gailendu zen txapelketan 831 punturekin. Bigarren Bizkaia izan zen 669 punturekin.

Gipuzkoako Selekzioa osatu zuten gazteak
Emaitza hauekin, abenduren 10 eta 11ean Madrilen ospatuko den Autonomien arteko Txapelketarako sailkatzen ote denaren zain egon beharko dugu. Hala ere hemendik animoak eta zorionak ematen dizkiogu Iñigori ! Aupa hi!!

Iruzkinak

Argitaratu iruzkina